Kumino
Kuminoa (Cuminum cyminum) Apiaceae familiako landare belarkara da. Bere haziak espezia gisa erabiltzen dira.
Kumino | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Generoa | Cuminum |
Espeziea | Cuminum cyminum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | kumino pikor |
Jatorriz Mediterraneo ekialdetik Indiarainoko eskualdean bizi zen. Uda luze eta beroak behar ditu (egunez 30 °C-eko tenperatura mantenduko den 3-4 hilabete).
Landare belarkara eta urterokoa da. Haren zurtoina 30 cm izatera irits daiteke. Lore txikiak ditu, ginbailetan bilduak. Fruituak akenioetan ditu.
Erabilerak
Jadanik Biblian aipatzen dute. Curryaren parte da. Frantses ogi batzuk eta Holandako Leyden gazta egiteko erabiltzen da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.