Kumba Ialá

Kumba Ialá Embaló (Bula, Ginea Portugesa, 1953ko martxoaren 15a - Bissau, 2014ko apirilaren 4a) gineabissautar politikaria izan zen. Ginea Bissauko 3. presidentea izan zen.

Kumba Ialá

Ginea Bissauko presidentea

2000ko otsailaren 17a - 2003ko irailaren 14a
Malam Bacai Sanhá - Veríssimo Correia Seabra
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKumba Yalá Embaló
JaiotzaBula (en) Itzuli, 1953ko martxoaren 15a
Herrialdea Ginea-Bissau
HeriotzaBissau, 2014ko apirilaren 4a (61 urte)
Hobiratze lekuaFortaleza de São José da Amura (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaPortugalgo Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaAfrican Party for the Independence of Guinea and Cape Verde (en) Itzuli
Party for Social Renewal (en) Itzuli

Balanta etniaren kidea izan zen. Teologia ikasi zuen Portugalgo Unibertsitate Katolikoan eta filosofia eta zuzenbidea Bissaun. Ikasketak amaitu ondoren, filosofia eta psikologia irakatsi zituen Lizeo Nazionalean.

PAIGCko kide izan zen eta 1989an alderditik bota zuten demokrazia gehiago eskatzeagatik. 1991n Fronte Sozialdemokrata sortu zuen eta 1992an Berrikuntza Sozialaren Alderdia. 1994an bigarren geratu zen João Bernardo Vieirak irabazi zuen hauteskunde presidentzialean.

Ialák 2000ko hauteskunde presidentziala irabazi zuen eta otsailaren 17an karguaren zina egin zuen. Bere agintaldian harreman zailak izan zituen Ansumane Mané jeneralarekin. 2002ko azaroan legebiltzarra desegin zuen, baina hauteskundeak hainbat aldiz atzeratu zituen.

2004ko irailaren 14an Veríssimo Correia Seabra jeneralak estatu-kolpe bat zuzendu zuen eta Ialá kargutik kendu zuen.

2005eko eta 2009ko hauteskundeetan aurkeztu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. 2008an islamera bihurtu zen Mohamed Ialá Embaló izenarekin.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.