Kulun-kuttunak
Kulun-kuttunak, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria[1]k idatzitako liburua da, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean sailkatua. Lehenengo edizioa 2016. urtean argitaratu zen Denonartean argitaletxearen bidez eta edizioaren ilustratzailea Aitziber Alonso Pikabea izan zen.
Kulun-kuttunak | |
---|---|
Datuak | |
Argitaratze-data | 2016 |
Generoa | Poesia |
Hizkuntza | Euskara |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ilustratzailea | Aitziber Alonso Pikabea |
Orrialdeak | [24] or. |
ISBN | 978-84-16791-19-4 |
Datu gehigarriak | |
Argumentua
Lo-kanta liburu ilustratua da. Bertan aipatzen denez, Labayru fundazioko Ahozko Artxibotik jasotako material originaletatik abiatuta sortu dira testu berriak.
Batzuetan, ama da narratzailea, eta, beste batzuetan, etxekoak (gu). Amak haurrari abesten dio, naturako elementuei aipamena eginez, errimak lagunduta eta konparazioak eginez.
Gaia
Tradiziozko haur kantak hartzen dira erreferentzia gisa, gaur egungo gurasoentzako adaptazio egiten, tradizo eta modernitatearekin zubia eraikitzen.
Itzulpenak
Gaztelaniaz: Luna-cuna (itzultzailea: Aitziber Alonso Pikabea) ISBN 978-84-16791-20-0
Erreferentziak
- interaktiboa, 2011 iametza. Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).