Kultura-asimilazio

Kultura-asimilazioa[1] talde etno-kultural bat — hala nola etorkinak, talde etniko minoritarioak eta beste batzuk — komunitate handiago edo nagusi batean integratzeko prozesua izendatzeko modu bat da, komuntzat jotzen denaren barruan. Elementu orokor horiek estatu edo lurralde baten barruko bizikidetza kulturala bermatzen dutelako presuntzioak prozesu horren hasiera eragiten du.

Egungo Pakistanen I. edo II. mendean sortutako Gandara Buda honetan helenizazioa nabarmena da.
Artikulu hau prozesu kulturalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Asimilazio (argipena)».

Prozesu horretan, asimilaturiko taldeak, oro har, bere originaltasuna, partzialki edo erabat, galdu egiten du, hala nola, hitz egiteko modua, hizkuntza edo dialektoa, hizketan dituen berezitasunak, tradizioak, izateko moduak eta bere kultura-nortasunaren beste elementu batzuk, gizarte edo kultura nagusiarekin harremanetan jartzen denean.

Asimilazioa borondatezkoa izan daiteke, etorkinen ohiko kasua bezala; edo behartua izan daiteke, kolonizazio-prozesuetan dagoen estatu jakin baten barruan etnia minoritario askori gertatzen zaien bezala. Kultura-asimilazio prozesuak gizateriaren historia osoan zehar gertatu dira eta askok kultura berriak sortu dituzte. Adibidez, XV. mendeko Ameriketako europar kolonizazioak amerikartzea eragin zuen.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012] eta Elhuyar Hiztegia

Kanpo estekak

Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.