Kubaba
Kubaba (sumerreraz: 𒆬𒀭𒁀𒌑, Kug-Bau) Sumeriako Zerrenda Errealeko erregina bakarra izan zen. 100 urteko erregealdia ezarri zuen Sumeriako periodo arkaikoan. Iraken eskubide propioarekin agindu duten emakume urrietako bat izan zen.
Kubaba | |||
---|---|---|---|
- Puzur-Suen (en) → | |||
Bizitza | |||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta emakume garagardogilea |
Hurrengoak tronua hartzen, bere seme Puzu-Suen eta bere iloba Ur-Zababa izan ziren.
Jainkosa
Bere ohoretan egindako santutegiak Mesopotamia osoan zehar zabaltzen ziren. Gauzak horrela, Karkemish hiriaren zaindari zen jainkosa bihurtu zen Kubaba.
Anatoliako Zibilizazioen Museoan dauden erliebe batzuk, eserita, buruko bat duela, ispilu bat eta granada bat eskuan dituela irudikatzen dute.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.