Kuartil
Estatistikan, kuartilek 4-koantilak dira, eta beraz, datu multzoa edo banaketa 4 zati berdinetan banatzen dute. Beraz 3 kuartil daude, Q1, Q2, Q3 (lehenengo, bigarren eta hirugarren koartila), bat etorriz hurrenez hurren 25., 50. eta 75. pertzentilekin. Adibidez, Q3 hirugarren kuartiletik behera datuen %75 dago (eta gora %25). Kuartil jakin bat kalkulatzeko dagokion pertzentila kalkulatzen da.
Sakontzeko, irakurri: «Kuantil»
Ikus gainera
- Kalkulurako, koantil.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.