Kruzeta
Kruzeta, Araba probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Ingurune karstikoan kokatutako gain apala, paisaia horri dagozkion osagaiekin: leizeak, karaitza eta honen gainean zaildutako landaretza urria. Larrebehi ugari izaten da tontor karstiko hauen arteko ordokietako larreetan eta badira hauentzat egindako zenbait putzu artifizial, mendia urratuz. Iparralderago amildegi bortitz batek ebakitzen du Kruzeta jasotzen duen Arkamuko mendikatea eta amildegi horren ertzean bada horma alderik alde zeharkatzen duen zulo handi bat (irudietan ikus dezakezue). Iparmendebaldean Repico dago, gertu, ibilbide berean ezagutzeko moduan. Lainoa sartzen bada erraza izan daiteke norabidea galtzea.
Kruzeta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.171 |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°52′48″N 3°00′04″W |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.