Kausera
Kausera edo kruxpeta[1] bola forma duen opil modukoa, irinez, urez eta beste osagai batzuez eginiko orea koipetan frijituz egiten dena.[2] Barnealdea osagai gozo edo gaziz betea ere eraman dezake, adibidez sagarra, kalabaza edo arraina. Eguberrietan asko jaten da.
Kausera | |
---|---|
jaki eta fritter (en) | |
Osagaiak | orea eta azukre-hautsa |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Mediterraneoko sukaldaritzaren oso errezeta zaharra da. K.a. II. mendean Katon Maiorrek bere De agri cultura liburuan "globoak" izeneko kauseren errezeta bat argitaratu zuen. Espainia, Katalan Herriak, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Argentina, Txile, Uruguai eta Mexikon jaki tipikoa da.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2012]
- Euskaltzaindia. Kausera. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.