Braşov
Braşov (alemanez: Kronstadt; 1950 eta 1960 artean, Orasul Stalin; errumanieraz, Stalinen Hiria) Errumania erdialdeko hiria da, Transilvaniako Alpeen ipar-ekialdean dagoena, eta Braşov barrutiko hiriburua; 277.945 biztanle (2007). Hiriak Erdi Aroko kutsua gorde du; ondoko eraikinak aipatzekoak dira: Udaletxea (XV. m.); Eliza Beltza, Alemaniako gotikoa, (XV. m.); San Bartolome eliza (XIII-XVI. m.), San Nikolas eliza (XIV-XVII. m.) eta XV. mendeko gotorlekuaren hondakinak. Turismo-hiria da. Izen bereko eskualdeak 5.351 km2 eta 665.097 biztanle ditu (1983). Errumaniako industrialde garrantzitsuenetakoa da.
Braşov Brașov Kronstadt Brassó | |||
---|---|---|---|
municipality of Romania (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errumania | ||
Județ | Braşov konderria | ||
Alkatea | Allen Coliban (en) | ||
Izen ofiziala | Brașov Orașul Stalin Brașov Brassó Kronstadt | ||
Jatorrizko izena | Brașov Kronstadt Brassó | ||
Posta kodea | 500001–500670 | ||
Herriburua | Brașov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°39′N 25°36′E | ||
Azalera | 267 km² | ||
Altuera | 600 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 237.589 (2021eko abenduaren 1a) −53.154 (2016) | ||
Dentsitatea | 889,85 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1234 | ||
Telefono aurrizkia | 0268 | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Europako Udako Ordutegia | ||
Hiri senidetuak | Linz, Tampere, Tours, Győr, Rishon LeZion, Holstebro, Musashino, Gante, Leeds, Minsk, Trikala, Venaria Reale, Cleveland, Arbil, Netanya, Limasol, Kemer, Kastoria, Burgas eta Bijeljina | ||
Matrikula | BV | ||
brasovcity.ro |
Historia
Zaldun teutoiek sortu zuten XIII. mendean; XV. eta XVI. mendeetan Braşov Transilvaniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1916ko abuztuan, armada errumaniarra sartu zen hirian. 1940an, Alemania naziak Transilvaniaren iparraldea Hungariari eman zion Vienako bilkuran, Braşovek Errumaniaren parte izaten segitu zuen. 1960an, Antzoki Dramatikoaren eraikina inauguratu zen. 1971n, Braşoveko Unibertsitatea fundatu zen. 1989ko abenduan Iraultza izan zen. Braşoven bortxazko gertaera ugari izan ziren, eta pertsona asko hil ziren.
1990ean, Richter eskalan 6,9°-ko magnitudeko lurrikara gertatu zen; eta 2004an ere, beste lurrikara handi bat gertatu zen, 6°-koa. 2005ean, Braşoveko metropoli-barrutia eratu zen. Hiria bera eta bere ingurukoak kontuan hartuta, 400.000 biztanle inguru ditu.
Hiri eta herri senidetuak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.