Kronometro
Kronometroa denbora zehaztasun handiz neurtzen duen erloju bat da. Hizkera arruntean, denbora-tarte baten iraupena, adibidez kirol-probetan, zehaztasun handiz neurtzen duten kronografo direlakoei ere deitzen zaie kronometro. Kronometroak itsasoko nabigazioan kalkulu geografiko eta astronomikoak zehaztasunez egiteko asmatu ziren. John Harrison britaniarra izan zen, XVIII. mendean, kronometroan hobekuntza handienak egin zituena.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.