Kromatida
Kromatida kromosoma osatzen duen bi kate berdinetako bat da, DNAz osaturikoa eta zentromeroaren bidez lotua dagoena beste kateari. Mitosiaren metafasean giza-kromosomek bi kromatida dituzte, anafasean banatzen direnak bakoitza zelularen polo batera abiatzeko.
Kromatiden muturrak telomero deritzonak dira.
Esan daiteke kromatida dela bikoiztuta dagoen kromosoma baten erdia (mitosiaren profase eta metafasean antzeman daitekeena).
DNAk eta histona izeneko proteinek parte hartzen dute kromatiden osaketan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.