Krokodilo
Krokodiloak Crocodylidae familiako narrastiak dira. Eguneroko hizkuntzan, Crocodilia ordena osoko espezieak izendatzeko ere erabiltzen da, kaimanak eta aligatorrak barne. Eta batzuetan Crocodylomorpha goiordena osokoak izendatzeko, historiaurreko espezieak barne.
Krokodilo | |
---|---|
Eozeno - egun, 55 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Crocodilia |
Superfamilia | Crocodyloidea |
Familia | Crocodylidae Cuvier, 1807
|
Azpibanaketa | |
| |
Banaketa mapa | |
Crocodylidae familiako espezieak narrasti urtar handiak dira, tropikoetan bizi direnak Afrikan, Asian, Ameriketan eta Australian. Batez ere ur gezako ingurunetan bizi dira, hala nola ibai, aintzira eta hezeguneetan, eta batzuetan ur gazikarako inguruetan.
Lehen aldiz Eozenoan agertu ziren, duela 55 miloi urte inguru[1].
Izena
Krokodilo hitza antzinako grezieratik dator, κροκόδιλος (krokodilos), "musker", batez ere Niloko krokodiloa izendatzeko esapidean erabilia: krokódilos ho potamós, "(Nilo) ibaiko muskerra".
Elikadura
Oro har ornodunez elikatzen dira, hala nola arrainez, narrastiz eta ugaztunez, eta espeziearen arabera batzuetan ornogabeez, hala nola moluskuz eta oskoldunez.
Ezaugarriak
Krokodiloak narrastien taldekoak dira, muskerren oso antzekoak, bere tamaina handikoak. Bizkarrean, lepotik isatseraino, plakaz osatutako geruza daukate, handiagoak diren harrapariak usatzeko. Indar handia dute, gorputzaren pisua hiru aldiz arrastatu baitezakete. Krokodiloen tamaina txikietan 1,5 metro luze eta handiek 7,5 metro izan ahal daitezke.
Australian eta Asian dauden krokodiloak munduko handienak dira eta Amerikan eta Afrikan dauden krokodiloak txikienak.
Ugalketa
Krokodiloak ugalketa sexuala dute. Ugaldu baino lehenago, hostoekin eta lurrarekin habia egiten dute uretatik hurbil eta ugaldu ondoren arrautzak jartzen dituzte bertan. Ez dituzte arrautzak berotzen, baina bai zaintzen. Arrautzak hostoen beroarekin berotzen dira eta horrela kumea jaioko dela ziurtatzen da. Emeak ez dira kumeetatik urrun egoten, suge eta bestelako arrautza-jaleetatik babesteko.
Krokodiloak eta gizakia
Krokodiloen azala bere gorputzetik zatirik garestiena da, botak, diru-zorroak eta Australian oso ezagunak eta erabiliak diren kapelak egiteko. Azalaren prezioa aldakorra da kolorearen arabera, azala geroz eta ilunagoa eta berdeagoa izan geroz eta garestiagoa izan daiteke[erreferentzia behar], hori baita krokodilo heldu baten kolorea.
Taxonomia
Crocodylidae familia bi subfamiliatan banatua dago, horietako bat desagertua, eta hainbat generotan azpibanatua, horietako batzuk desagertuak ere:
- Mekosuchinae subfamilia †
- Crocodylinae subfamilia
- Euthecodon generoa †
- Voay generoa †
- Osteolaemus generoa
- Crocodylus generoa
Erreferentziak
- Buchanan, L.A. 2009. "Kambara taraina sp. nov. (Crocodylia, Crocodyloidea), a new Eocene mekosuchine from Queensland, Australia, and a revision of the genus". Journal of Vertebrate Paleontology 29 (2): 473–486.
Ikus, gainera
Antzinako Egipto
- Sobek - krokodilo jainkoa
- Krokodilopolis