Krojantyko karga
Krojantyko karga edo Krojantyko gudua[1] zalditeria poloniarraren karga izan zen 1939ko irailaren 1eko arratsaldean, Bigarren Mundu Gerraren lehen egunean, Krojanty herri pomeraniarretik gertu. Poloniako inbasioaren hasieran gertatu zen eta Tucholako Basoko guduaren partetzat hartzen da. Chojniceko guduaren ostean, Poloniako soldaduak ekialderantz joan ziren trenbidetik, Chojnice hiritik 7 kilometrora zegoen bidegurutzeraino. Han, Poloniako zalditeriak Alemaniako infanteriako batailoi baten aurka kargatu eta sakabanatu zuten. Inguruko baso batetik agertu ziren blindatu alemaniarren metrailagailu-suak erretiratzera behartu zituen poloniarrak. Hala ere, erasoak atzeratu egin zuen Alemaniaren aurrerapena, eta Poloniako Fusilarien 1. Batailoiari eta Czersk Talde Operatiboari berriro batzeko denbora eman zien.
Krojantyko karga | |||
---|---|---|---|
Poloniaren inbasioa | |||
Erasoaren mapa eskematikoa | |||
Data | 1939ko irailaren 1 | ||
Koordenatuak | 53°43′32″N 17°37′55″E | ||
Emaitza | Alemaniar garaipena | ||
Lurralde-aldaketak | Krojanty, Pomeraniako voivoderria (1919-1939) | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gertakarien ostean, kazetariek zaldi eta zaldun-gorpuak ikusi zituzten, iritsi berriak ziren tankeen ondoan. Honela, albisteak hedatu ziren, esanez Poloniarrek zaldiz eraso zietela tankeei[2], Versaillesko Itunak baimentzen zituzten gezurrezko tankeak zirela pentsatuta. Inongo unean zalditeriak tankeen aurka borrokatu ez bazuen ere, lantza eta sableekin tankeen aurka aritu zirenaren mitoa hedatu zen[3].
Erreferentziak
- (Polonieraz) Getter, Marek; Tokarz, Adam. (1970). Wrzesień 1939 [i.e. tysiąc dziewięćset trzydzieści dziewięć w książce, prasie i filmie: poradnik bibliograficzny. ] Stowarzyszenie Bibliotekarzy Polskich (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- «Poland 1939 (Fall Weiß)» panzerworld.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).