Kroaziera

Kroaziera eslaviar hizkuntza da, nagusiki Kroazia, Bosnia-Herzegovinako eta Montenegroko mintzatua. Historikoki, serbo-kroaziera hizkuntza batuaren aldaera da eta oraindik ere aditu batzuek haren barruan mantentzen dute.

Kroaziera
hrvatski jezik  hrvatski
Kroazieraren dialektoak
Datu orokorrak
Lurralde eremuaKroazia eta Bosnia-Herzegovina batik bat
Hiztunak6 milioi
OfizialtasunaKroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro Burgenland (Austria), Molise (Italia), Vojvodina (Serbia)
EskualdeaErdialdeko Europa, Balkanak
AraugileaKroaziera estandarraren kontseilua
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
balto-eslaviar hizkuntzak
Eslaviar hizkuntzak
Hegoaldeko eslaviar hizkuntzak
Western South Slavic (en) Itzuli
Serbokroaziera
Shtokaviar dialekto
Eastern Herzegovinian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, hizkuntza fusionatzailea, adjective-noun (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa, pitch accent (en) Itzuli eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Genero gramatikalakmasculine inanimate (en) Itzuli, masculine animate (en) Itzuli, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa eta instrumentala
AlfabetoaGaj's Latin alphabet (en) Itzuli eta alfabeto glagolitikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1hr
ISO 639-2hrv scr
ISO 639-3hrv
Ethnologuehrv
Glottologcroa1245
Wikipediahr
ASCL3503
IETFhr

Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak

Fonetika

Kroazierazko fonema gehienek euskarazko baliokidea dute, baina euskaraz ez daudenak ezagun zaizkigun beste hizkuntza batzuetan topa ditzakegu.

Bokalak

  • A, a: [a]
  • E, e: [e]
  • I, i: [i]
  • O, o: [o]
  • U, u: [u]

Kontsonanteak

Kroazierak 25 kontsonante ditu:

  • B, b: [b]
  • C, c: [ts] tz
  • Č, č: [ʧ] tx, baina gogorra
  • Ć, ć: [ʨ] tx
  • D, d: [d]
  • DŽ, dž: [ʤ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina sabaira eramanik
  • Đ, đ: [ʥ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina goiko ebakortzen atzera eramanik
  • F, f: [f]
  • G, g: [g]
  • H, h: [x] gipuzkerazko j
  • J, j: [j] euskarazko bokal baten aurreko i bezalakoa (iaio)
  • K, k: [k]
  • L, l: [l]
  • LJ lj: [ʎ] gipuzkerazko eta bizkaierazko ll bezalakoa, l bustia (llabur, mutila)
  • M, m: [m]
  • N, n: [n]
  • NJ nj: [ɲ] ñ
  • P, p: [p]
  • R, r: [ɾ] r leuna, adibidez arotza hitzean bezalakoa; batzuetan, bokal modura jokatzen du (vrt, adibidez)
  • S, s: [s] euskal z
  • Š š: [ʃ] x
  • T, t: [t]
  • V, v: [ʋ] v eta u-ren artekoa
  • Z, z: [z] zubererazko s bezala, deusik hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko zoo, rose hitzetako txistukariak bezala
  • Ž ž: [ʒ] Lekeitiko hizkerako, frantsesezko eta katalanezko j bezala (Jacques, Jordi).

Gramatika

Kroaziar izen, izenorde eta adjektiboek hiru genero dituzte: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Eslaviar hizkuntza gehienetan bezala, ez du artikulurik. Zazpi deklinabide-kasu ditu: nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa eta instrumentala.

Esaldiaren ordena SAO da: subjektua, aditza eta objektuak.

Hiztegia

Egunak

Kroaziera Euskara
ponedjeljak astelehen
utorak astearte
srijeda asteazken
četvrtak ostiral
petak ostegun
subota larunbat
nedjelja igande

Hilabeteak

Kroaziera Euskara
siječanj urtarril
veljača otsail
ožujak martxo
travanj apiril
svibanj maiatz
lipanj ekain
srpanj uztail
kolovoz abuztu
rujan irail
listopad urri
studeni azaro
prosinac abendu

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.