Krka Parke Nazionala

Krka Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni Park Krka) Kroaziako Parke Nazionaletako bat da, Šibenik-Knin eskualdean aurkitzen dena, Šibenik hiritik kilometro batzuetara.

Krka Parke Nazionala

Skradinski Buk urjauzia
KokalekuaŠibenik-Knin eskualdea
 Kroazia
Azalera11100
Sorrera1985

Geografia

Izena Krka ibaiak ematen dio. Skradin herritik 15 kilometro gorantz eginez Skradinski Buk urjauzi ikusgarria dago eta hau da Parke Nazionalaren sarrera. Parkea 1985ean sortu zen Krka ibaiaren 109 kilometroko ibilbidea babesteko.

Flora eta Fauna

Mediterranear landaretza du. 860 landare espezie zerrendatu dira bertan.

Animaliei dagokienez 18 arrain espezie daude ibaian, garrantzitsuena izokin arrea da. 222 hegazti espezie ere badaude eta ugaztunen artean aipatzekoa da 18 saguzar espezie bizi direla Parkean.

Turismoa

Visovac uhartea Krka ibaian

Udan, ibilbide ofiziala turista gainezka egoten da parkea; horregatik ez da joateko garai egokiena.

  • Skradinski Buk: Krka ibaian dauden hiru urjauzien artean azkena eta handiena da. 17 ur jauzi txikik osatzen duteEuropan dagoen trabertinozko urjauzi handiena da. Ur jauziaren azpian gelditzen den putzuan bainatu egin daiteke.
  • Roški Slap: Miljevci herriaren ondoan dauden urjauziak dira. Ibilbidetxoa dago Skradinski Buketik bertara iristeko.
  • Visovac uhartea: Krka ibaiaren erdian dagoen uharte txikia da. Frantziskotarrek monasterio bat eraiki zuten bertan 1445ean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.