Krisztián Manhercz
Krisztián Péter Manhercz (Budapest, Hungaria, 1997ko otsailaren 6a), Hungariako waterpolo jokalaria da.
Krisztián Manhercz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1997ko otsailaren 6a (27 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 91 kilogramo |
Altuera | 192 zentimetro |
![]() ![]() |
Hungariako selekzio nazionalarekin brontzezko domina olinpikoa, munduko txapeldunorde eta Europako txapeldun izan zen.
Bere bizitza
1997ko Otsailaren 6an jaio zen Budapesten, eta, Pilisvörösvár-en bizi da bere familiarekin.
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak Pilisvörösvár-en egin zituen, eta, graduazio azterketa, Szeged-en gainditu zuen. Gaur egun, merkataritza eta marketineko ikaslea da Budapesteko Unibertsitate Metropolitanoan
Lau urterekin ikasi zuen igeri egiten DSEn, eta, gero, Széchy SEn lehiatu zen. Bederatzi urte zituela, Gábor Csapó eta Tamás Faragó izena duen eskolan hasi zen waterpoloan jokatzen; ondoren, Vasasen jarraitu zuen. 2014tik 2017ra, Contitech Szeged Diapolo helduen taldean jokatu zuen; gero, Ferencvárosen urtebete eman zuen, eta horrekin Hungariako txapelketa irabazi zuen. 2018tik OSCren koloreekin aritzen da waterpoloan.
2012an, György Horkai buru duen gazteen taldeko kide izango da, eta, 2014an lehen aldiz, Tibor Benedek-ek selekzioaren helduen talderako egindako gonbidapena jasoko du.
2020an Europako txapeldun izan zen, eta, 2021ean, brontzezko domina olinpikoa irabazi zuen selekzioarekin[1][2].
Udako Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Greziarekin lehiatu zen taldeko kide izan zen, eta 5. postuan amaitu zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, Serbiaren (urrezkoa) eta Greziakoaren atzetik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Dániel Angyal, Balázs Erdélyi, Balázs Hárai, Norbert Hosnyánszky, Szilárd Jansik, Krisztián Manhercz, Tamás Mezei, Viktor Nagy, Mátyás Pásztor, Márton Vámos, Dénes Varga, Soma Vogel eta Gergő Zalánki-k[3][4].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Waterpoloa gizonezkoa[5]. |
Emaitzak
- klubekin
- Magyar bajnokság
- aranyérmes: 2018
- ezüstérmes: 2019, 2021
- Magyar kupa:
- második: 2019
- LEN-Európa-kupa
- második: 2021
- Selekzioarekin
- Olinpiar Jokoak
- 5. postua (2016)
- Europako Txapelketa
- urrezko domina: 2020
- brontzezko domina: 2016[6]
- Juniorren Munduko Kopa
- brontzezko domina: 2015
- 4. postua: 2013
- Junior mailako Europako Txapelketa
- zilarrezko domina: 2014
- Gazteen Munduko Txapelketa
- urrezko domina: 2014
- zilarrezko domina: 2012
- Gazteen Europako Txapelketa
- 2013ko 4. postua
Sariak, errekonozimenduak
Erreferentziak
- 21 év után újra Európa-bajnok a magyar férfi vízilabda-válogatott. m4sport.hu 2020-01-26.
- Férfi pólósaink követték a nők példáját – megvan a bronz!. NSO 2021-08-08.
- «Krisztián Manhercz» olympedia.org 2022-01-11an begiratua(Ingelesez)
- «Krisztián Manhercz» Olympics.com 2022-01-11an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- «Manhercz Krisztián adatlapja» vlv.hu.
- «Világbajnok az U18-as válogatott!» waterpolo.hu.
- https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html