Kristoren Erosta

Kristoren Erosta edo Kristoren Aienea Erdi Arotik XVII. mendera arte maiz irudikatutako Kristoren Nekaldiko pasarte bat da, Kristoren Jaitsieraren ondoren eta Kristoren Ehorzketaren aurretik, non Kristoren gorpuaren aurrean Mariaren eta beste zenbaiten aienea agerrarazten den. Kristoren ama Maria soila denean, Kristoren gorpua eutsiz gehienetan, irudia osatzen duena Pietà (italieraz) deitzen zaio konposizioari. Irudia osatu ohi duten beste pertsonaiak Hiru Mariak —Maria (Jakue Alfeo semearen ama), Maria Magdalena, Kristoren oinak hartuz, eta Salome—, Josef Nazaretekoa, Joan apostolua, Nikodemo eta Jose Arimateakoa, maiz aingeruekin batera. Kristoren Erosta famatuak Rafaelena, Andrea Mantegnarena (Kristo hila) eta Agnolo Bronzinorena dira, besteak beste.

Deposizione Borghese, Rafael, 1507

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.