Kristobal Oñate

Kristobal Oñate (Gasteiz edo Oñati, 1504 Zacatecas, Espainia Berriko Erregeorderria, 1567ko urriaren 6a) esploratzaile, militar eta konkistatzailea izan zen. Gaur egungo Mexikoren iparraldean eta Estatu Batuetako Mexiko Berria estatuan dauden lurraldeak esploratu zituen.

Kristobal Oñate
Bizitza
JaiotzaAraba, 1504 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Euskal Herria
HeriotzaEspainia Berriko Erregeorderria, 1567ko urriaren 6a (egutegi gregorianoa) (62/63 urte)
Familia
AitaJuan Pérez de Oñate
AmaOsana González de San Llorent
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra eta goi-funtzionarioa

Bizitza

Juan Pérez Narriondo —bizilekuz aldatzean, Juan Oñate izena hartu zuena— eta Osana González de San Llorente izan zituen gurasoak. Haro leinukoa zen, Pedro "Baltza" Narriondo jauntxo feudalaren eta María Irarrazabalen iloba. 1524. urtean heldu zen Espainia Berrira. Nuño de Guzmánek Jaliscoko indiarren aurka antolatu zuen espedizioan parte hartu zuen. Iparralderantz jo zuen gero eta, Mendebaldeko Sierra Madre igaro ondoren, Guadianaren haraneraino iritsi zen (egungo Durango estatuan). Guadalajara hiriaren gaur egungo kokapena erabaki zuen eta 1541ean, hiriko gobernaria zela, XVI. mendean gertatu zen indiarren matxinada gogorrenari aurre egin behar izan zion. Zacatecas hiriaren sorreran ere hartu zuen parte. 1567ko urriaren 6an hil zen, Zacatecas estatuko Pánuco herrian, eta bertako elizan lurperatu zuten.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.