Kristobal II.a Danimarkakoa

Kristobal II.a (danieraz: Christoffer 2.; 1276ko irailaren 29aNykøbing gaztelua, 1332ko abuztuaren 2a) Danimarkako erregea izan zen 1320tik 1326ra eta 1329 hil zen arte.

Kristobal II.a Danimarkakoa

Danimarkako monarka

1329 - 1332
Valdemar III.a Danimarkakoa - The kingless time in Denmark (en) Itzuli
Danimarkako monarka

1320 - 1326
Erik VI.a Danimarkakoa - Valdemar III.a Danimarkakoa
Bizitza
Jaiotza1276ko irailaren 29a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Danimarka
HeriotzaSorø (en) Itzuli, 1332ko abuztuaren 2a (egutegi gregorianoa) (55 urte)
Hobiratze lekuaSorø Abbey (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaErik V.a Danimarkakoa
AmaAgnes of Brandenburg
Ezkontidea(k)Euphemia of Pomerania (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Estridsen (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Danimarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 10599372 Edit the value on Wikidata

Erik V.a Danimarkakoa eta Aines Brandeburgokoaren semea izan zen. Bere anaia Erik VI.aren erregealdian, tronurako oinordeko eskatzea izan zen, Estoniako duke titulua jaso zuen eta anaiaren politikak babestu zituen. 1294an Jens Grand apezpikua atxilotu zuen, baina ondoren oposizioan sartu zen eta 1319an erbesteratu zen Erik hiltzean.

Boteretsuek errege ahul bat nahi zuten eta Kristobal aukeratu zuten 1320ko urtarrilean. Porrot egin zuen erresuma bat jaso zuen, Danimarkako eta Alemaniako nobleei hipotekatutako eskualdeekin. Nobleei eta elizari pribilegioak eman eta zergetatik askatzen zituen askatasun-gutun bat sinatu zuen. Orduan, nekazariei eta alemaniar lurraldeei zergak kobratu zizkien eta Alemaniako iparraldeko dukerri, konderri eta hirietara eraman zuen gerra.

1326an garaitua, abdikatzera behartua eta erbesteratua izan zen eta Valdemar III.a errege izendatua izan zen. Kristobal 1329an berrezarri zuten tronuan, baina formalki bakarrik, boterea egikaritu gabe. Hil zenean, Danimarka gobernu militar alemaniar baten mende egon zen.

1300. urtean Eufemia Pomeraniakoarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituzten.

Genealogia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.