Kristobal Bavariakoa

Kristobal, Kristobal Bavariakoa (alemanez: Christoph von Pfalz-Neumarkt; danieraz: Christoffer af/av Bayern, norvegieraz: Christoffer af/av Bayern; suedieraz: Kristofer av Bayern; Neumarkt in der Oberpfalz, 1416ko otsailaren 26aHelsingborg, 1448ko urtarrilaren 6a) Danimarkako erregea (1440-1448, Kristobal III.a), Suediako erregea (1441-1448) eta Norvegiako erregea (1442-1448) izan zen. Eskandinaviako hiru herrialdeetako erregea izan zen Kalmarreko Batasunean.

Kristobal Bavariakoa


Norvegiako monarka

1442ko ekaina - 1448ko urtarrila
Erik Pomeraniakoa - Karlos VIII.a Suediakoa
Suediako monarka

1441eko irailaren 13a - 1448ko urtarrilaren 6a
Karlos VIII.a Suediakoa - Bengt Jönsson (en) Itzuli, Nils Jönsson (en) Itzuli
Danimarkako monarka

1440ko apirilaren 9a - 1448ko urtarrilaren 5a
Erik Pomeraniakoa - Kristian I.a Danimarkakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristoph von Pfalz-Neumarkt
JaiotzaNeumarkt in der Oberpfalz (en) Itzuli, 1416ko otsailaren 26a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Danimarka
HeriotzaHelsingborg, 1448ko urtarrilaren 6a (31 urte)
Hobiratze lekuaRoskildeko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJohn
AmaCatherine of Pomerania, Countess Palatine of Neumarkt
Ezkontidea(k)Dorothea of Brandenburg (en) Itzuli  (1445eko irailaren 12a, 1445 (egutegi gregorianoa) -  1448ko urtarrilaren 5a)
Seme-alabak
LeinuaHouse of Palatinate-Neumarkt (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 8508805 Edit the value on Wikidata

Joan Palatinatu-Neumarkt kondearen eta Katalina Pomeraniakoaren semea izan zen. Bere ama Erik Pomeraniakoa Eskandinaviako erregearen arreba zen.

Erik Suediako eta Norvegiako errege kargutik kendu zuten 1439an, eta Kristobal Danimarkako errege izendatu zuten 1440an, Suediako errege 1441ean eta Norvegiako errege 1442an. Hautesleen asmoa errege txotxongilo bat izatea zen, baina Kristobalek boterearen nolabaiteko kontrol pertsonala lortu zuen. Erregearen eta nobleziaren arteko oreka lortu zen, 1660ra arte iraun zuena.

Bere erregealdiaren hasieran nekazarien matxinadak zanpatzea lortu zuen. Roskildeko bizilekua erre ondoren, Danimarkako hiriburua Kopenhagera eraman zuen. 1445ean Dorotea Brandeburgokoarekin ezkondu zen.

Genealogia

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.