Kristo pasioko sinboloak aldean
Kristo pasioko sinboloak aldean, Lavinia Fotanaren margolan bat da, gai erlijiosoa duena eta debozio pribaturako sortua seguruenik, bere tamaina txikiak adierazten duen bezala.
Kristo pasioko sinboloak aldean | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Lavinia Fontana |
Sorrera-urtea | 1581 (egutegi gregorianoa) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura, tenpera pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 36,2 () × 27 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Cornell Fine Arts Museum (en) |
Bilduma | Cornell Fine Arts Museum (en) |
Inbentarioa | 1936.30 |
Gorputz biluziak narraztera ausartutako emakume artistetan lehenatarikoa izan zen Fontana, eta gizonezko zein emakumezkoenak egin zituen. Kasu honetan, Kristoren gorputza ez da guztiz biluzia agertzen, baina frontalki eta enfatismoz ikusleari erakutsia.
Hemen Pasioaren sinboloez inguratua dago Kristoren gorputza, aingeruek eutsita sinboloak eta Jesus bera. Flagelazioaren zutarria eta gurutzea daude nabarmenen, baina zutarriari eusten dion aingeruak hiru iltze ditu eskuan, gurutziltzatzean erabilitakoak. Lurrean, arantzen koroa eta zigorra ere bistan dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.