Kristina Saralegi

Kristina Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa Garaia, 1974ko maiatzaren 7a - ib. 2022ko otsailaren 25a)[1] baserritarra, abeltzaina, talogilea eta ekintzailea izan zen.[2] Euskal Herrian oso ezaguna zen, batez ere baserriaren, kirolaren eta tradizioen inguruko hainbat arlotan.

Kristina Saralegi

Bizitza
JaiotzaLeitza, 1974ko maiatzaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLeitza, 2022ko otsailaren 26a (47 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria, abeltzaina eta Taloa

Bizitza

Leitzako Arro baserrian jaio eta bertan bizi izan zen, hantxe zuen lanbidea ere. Kristina Saralegi emakume ekintzaile eta bizia izan zen.

Talogile

Baserriko lanak eta ganadua zaintzea, azoketan eta jaietan taloak egin eta saltzearekin uztartu zituen. Aitarengandik ikasi zuen talogile eta saltzaile ofizioa.

2020az geroztik, bere lantegian ontziratutako taloak ere saltzen zituen, berak sortutako Saralegi Taloak markaren bidez.[3][4] Taloen Erregina goitizena ere irabazi zuen.

Abeltzain

Urtero Donostiako Santo Tomas azokara eramaten zuten zerrama eta Iruñeko kaleetan Olentzerori laguntzen zioten animaliak hazten zituen baserrian.

Kristina Saralegi talogilea

Bestelakoak

ETB1eko 'Baserria' lehiaketan parte hartu zuen.[5]

Herri kirolekin lotura handia duen saga bateko kidea zen. Izan ere, Esteban Saralegiren alaba, Gabriel eta Nartxi aizkolarien (trafiko istripuan hila) eta Mieltxo harri-jasotzailearen arreba zen.

Aitortzak

Itziar Gomez kontseilaria oroigarria ematen Joxe Manuel Huizi, Kristina Saralegiren alargunari.
  • 2022ko maiatzaren 2an Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuaren ekimenez gauzatu zen Ideiak loratuz erakusketa inauguratu zuten Iruñeko Geltokin (lehengo autobus geltokia). Erakusketa lehen sektoreari buruzkoa izan zen eta Nafarroako landa-inguruneko ekintzailetza-kasuak erakutsi zituen. Irekiera ekitaldian Kristina Saralegi, otsail bukaeran hil zen Leitzako baserritarra gogoratu zuten. Itziar Gomez, Landa Garapeneko eta ingurumeneko kontseilariak, oroigarria eman zion Manuel Huizi alargunari.[6]
  • 2022ko irailaren 11n, Leitzan iraileko agendan ohitura bihurtutako hitzordua berrartuz, Talo Eguna antolatu zuten eta bertan omenaldia egin zioten otsailean zendu zen herriko Kristina Saralegiri talogileari.[7] Omenaldian bertsolariek, dantzariek eta joaldunek hartu zuten parte besteak beste eta honako hau zioen plaka bat eman zioten Saralegiren alargunari:[8]

Zure hazia betiko gure bihotzetan

Erreferentziak

  1. «Kristina Saralegi Arribillaga - ZURE KUADRILLA - Eskelak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  2. Urzaiz, Katixa. (2022-02-26). «Fallece Kristina Saralegi, la reina de los talos y criadora de la cerda de Santo Tomás» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  3. «Kristina Saralegi leitzarra hil da - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  4. Mazkiaran, Nerea. (2020-07-26). «Los talos de Kristina Saralegi salen de la feria para entrar en los hogares» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  5. «Bost aholku eman dizkie Kristina Saralegik Kaletarrei Baserrian aritzeko» YouTube (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  6. «Kristina Saralegi omendu dute ‘Ideiak loratuz’ erakusketaren inaugurazioan - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  7. «Kristina Saralegi omenduko dute Leitzan irailaren 11ko Talo Egunean» Erran.eus 2022-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  8. «Kristina Saralegi gogoan ospatu dute Leitzako Talo Eguna - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.