Kristin Ross
Kristin Ross (1953an jaioa) literatura konparatuko irakaslea da New York Unibertsitatean. XIX. eta XX. mendeetako literatura eta kultura frantsesari buruzko hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu.
Kristin Ross | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ameriketako Estatu Batuak, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | literaturan aditua, unibertsitateko irakaslea, idazlea, literatura-kritikaria, historialaria, kazetaria, itzultzailea eta man of letters (en) |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Ikerketa-lanak
Kristin Ross 1953an jaio zen.[1] Lizentziatura eta masterra Santa Cruz Unibertsitatean egin ondoren, 1981ean doktoretza-titulua eskuratu zuen Yale Unibertsitatean, Liluramendua eta narraziogintza: Abbé Prévost, Marcel Proust eta Maurice Blanchot izenburuko tesiarekin.
Rossen ikerketa-lanen ildo nagusiak XIX. eta XX. mendeetako literatura eta kultura frantsesa, Karibeko literatura frankofonoa, hirien historia eta iraultzen historia dira. 1988an hasi eta orain artean argitaratutako lanen artean, honako hauek daude: The Emergence of Social Space: Rimbaud and the Paris Commune (1988), Fast Cars, Clean Bodies: Decolonization and the Reordering of French Culture (1995) eta May '68 and its Afterlives (2002). 2004an, ostera, Anti-Americanism liburuaren editorea izan zen Andrew Ross-ekin batera (familia-harremanik gabe). 2015ean, berriz, Communal Luxury: The Political Imaginary of the Paris Commune argitaratu zuen.[2]
Sariak eta diru-laguntzak
Fast Cars, Clean Bodies liburuarekin Critic's Choice Award saria eta kultura frantsesaren ikerketari eskainitako Lawrence Wylie Award saria irabazi zituen. Horrez gain, Guggenheim Fundazioaren eta Princeton-eko (New Jersey) Institute for Advanced Study erakundearen beka bana jaso ditu.
Itzulpen-lanak
Rossek hainbat lan itzuli ditu frantsesetik ingelesera; esate batera, Jacques Ranciere filosofo frantsesaren The Ignorant Schoolmaster, emantzipazio intelektualerako bost bide proposatzen dituena.[3]
Lan hautatuak
- Fascination and storytelling: Prevost, Proust, and Blanchot', (doktore-tesia, 1981)
- Everyday life (1987)
- Fast Cars, Clean Bodies: Decolonization and the Reordering of French Culture (1994)
- May '68 and Its Afterlives (2002)
- Anti-Americanism (Andrew Ross-ekin batera apailatua, 2004)
- The emergence of social space: Rimbaud and the Paris Commune (2008)
- Communal Luxury: The Political Imaginary of the Paris Commune (2015)
Erreferentziak
Kanpo loturak
- Elkarrizketa Argia aldizkarian Elkarrizketatzailea: Pablo La Parra Pérez eta Gorka Bereziartua Mitxelena (Argia, 2017-04-30) Noiz kontsultatua: 2017-08-25
- (gaztelaniaz)Communal Luxury liburuaren kritika, Hedoi Etxarte (Katakrak, 2017-08-24) Noiz kontsultatua: 2017-08-25
- Kristin Rossen lanak, sarean
- "Henri Lefebvre on the Situationist International" Interview conducted and translated 1983 by Kristin Ross, in October (journal) 79 (Winter 1997)
- "Closing Time" Obituary of Norman Brown in Radical Philosophy, 118 (Mar/Apr 2003).
- "Managing the Present" Commentary on the 40th anniversary of May 68 in France in Radical Philosophy, No. 149 (March/April 2008).