Kristijonas Donelaitis

Kristijonas Donelaitis (latinez: Christian Donalitius; Lasdinehlen, Ekialdeko Prusia, 1714ko urtarrilaren 1a - Tollmingkehmen, Ekialdeko Prusia, gaur egun Chistye Prudy, Kaliningradeko oblasta, Errusia, 1780ko otsailaren 18a) lituaniar poeta izan zen.

Kristijonas Donelaitis

Bizitza
JaiotzaLasdinehlen (en) Itzuli, 1714ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaChistye Prudy (en) Itzuli, 1780ko otsailaren 18a (66 urte)
Hobiratze lekuaPagėgiai (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzaklituaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Lantokia(k)Chistye Prudy (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Bizitza

Teologia ikasi eta gero apaiz protestante izan zen Tollmingkehemen.

Donelaitis Lituaniako lehen idazle ezaguna da, bakarra XVIII. mendean. Metai ("Urtaroak"), Lituaniako lehen literatura-liburuak, ospe handia eman zion. Donelaitisek Lituaniako ohiturak, tradizioak eta izadia deskribatu zituen klasizismo greziarraren kutsua duen obra honetan. Metai Lituaniako epopeia nazionaltzat hartua izan da. Poema honez gainera, sei alegia eta "Lituaniako ezkontza bat" kontakizuna gorde dira.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristijonas Donelaitis Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.