Kristian Gullichsen

Kristian Gullichsen (Helsinki, Finlandia, 1932ko irailaren 29a - ibidem, 2021eko martxoaren 17a) finlandiar arkitektoa izan zen.

Kristian Gullichsen
Bizitza
JaiotzaHelsinki, 1932ko irailaren 29a
Herrialdea Finlandia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaHelsinki, 2021eko martxoaren 17a (88 urte)
Familia
AitaHarry Gullichsen
AmaMaire Gullichsen
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Arteen Errege Akademia
IMDB: nm2683101 Edit the value on Wikidata
Olympus etxebizitzak (Helsinki), Kristian Gullichsen.

Biografia

Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean egin zituen ikasketak 1951tik 1960ra. Alvar Aalto, Toivo Korhonen eta Heikki Sirenen estudioetan aritu zen laguntzaile gisa 1952tik 1961era. Gero, bere lehenengo estudioa zabaldu zuen, eta Juhani Pallasmaa izan zuen lankide 1973ra arte. 1965etik 1967ra, Finlandiako Arkitektura Museoko zaindari izan zen, eta Teknologia Unibertsitateko irakasle 1961etik 1969ra. 1973tik aurrera, Erkki Kairamo eta Timo Vormala arkitektoekin lan egin zuen.

1978an, Finlandiako Arkitektura Sari Nazionala irabazi zuen, eta, 1988an, Arteetan katedraduna izendatu zuten. 1989an, Hiri Ingurunea saria irabazi zuen, eta 1990ean Hormigoizko Eraikuntza Onenaren Saria.

Lan nagusiak: banketxe bat Lappeenrantan (1983-1988), T. Vormala eta E. Kilpiörekin batera; herritarrentzako zentro bat Pieksämäkin (1983-1989), T. Vormala, E. Kipliö, M. Linko eta A. Jylhärekin batera; Stockmann saltegi handien zabaltze-lana, Helsinkin (1984-1989), E. Kairamo, T. Vormala, J. Sutela, M. Muoniovaara eta J. Linkoren batera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.