Arabiar kristauak

Arabiar kristauak (arabieraz: ﺍﻟْﻤَﺴِﻴﺤِﻴُّﻮﻥ ﺍﻟْﻌَﺮَﺏ, el-Mesîhîyyûn el-Arab) kristau fededuneko eta arabiar hizkuntza edo kulturako pertsonak dira. Ekialde Hurbilean eta iparraldeko Afrikan arabiar kristau ugari daude, bereziki Libanon, non biztanleriaren ia erdia kristaua den, Iraken, Jordanian, Egipton, Sirian, Israelen eta Palestinan (Zisjordanian eta Gazako Zerrendan).[1] Arabiar komunitate kristauetako emigranteak Ekialde Hurbileko diasporaren zati garrantzitsu bat dira, Amerikan biztanle asko biltzen direlarik.

Talde etniko infotaulaArabiar kristauak

Motaethnoreligious group (en) Itzuli
Biztanleria (osoa)22.000.000 eta 33.000.000
Hizkuntzaarabiera, ingeles, frantses, portugesa, gaztelania, nederlandera eta aleman
Erlijioakristautasun
Geografia
EstatuaSiria, Libano, Irak, Jordania, Egipto, Maroko, Aljeria, Libia, Tunisia, Sudan, Espainia, Belgika, Herbehereak, Alemania eta Erresuma Batua

Identitatea

Arabiar kristauak kulturalki eta linguistikoki arabiarrak dira, eta kristautasunaren jarraitzaileak.[2] Kristau arabiarrek jada bazuten presentzia mundu arabiarrean islama sortu eta VII. mendean Asian eta Afrikan zehar hedatu aurretik.

Arabiar musulman asko jatorriz kristauak ziren arabiarrengandik (aramearrak edo beste etnia batzuk) zetozen, eta islamera bihurtu ziren hainbat arrazoirengatik; adibidez, yiziaren (arabieraz: جزية) ordainketa, zenbait dinastia musulmanetan musulmanak ez ziren biztanleentzat zegoen zerga bat, edo bizantziarrek gehiengo arabiar kristau handiari (unitarioari, monofisitari edo arianoari, etab.) egindako zapalkuntza.

Arabiar kristau gehienak, gaur egun, Mediterraneoko Sortaldetik datoz, arabiar munduan, historikoki, kristau arabiarrak, Kahlani eta Qahtanitarren ondorengoak ziren bitartean, antzinako Yemengo tribuak (hau da, ghassanidarrak eta lakhmidarrak nagusiki). Kristau arabiarrak nagusi izatera iritsi ziren hainbat mendetan, antzina Sham bezala ezagutzen zen horretan.

Azken hamar mendeetako patriarka maronita gehienak Qahtani ghassanidar noble ezagunen ondorengoak dira, erromatar garaian Sortaldea gobernatu zuten arabiarrak eta franko-ghassanidar arora arte bizantziarrak.

Kristau arabiarrek ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote zibilizazio arabiarrari, eta oraindik egiten dute. Arabiar poeta, mediku, idazle, gobernu-funtzionario, musikari eta literaturako jende handienetako batzuk arabiar kristauak izan dira.

Noizean behin, maronitek aldarrikapen puntualak egin izan dituzte, beren jatorrian feniziar zaharrak edo Sortaldean geratu ziren gurutzatu frankoak aurki zirelarik. Maronitak Orontes (Al-Assi) ibaiko haraneko biztanleak ziren. Islamerabihurtu ez ziren tribu arabiar batzuen edo aramearren ondorengoak izan zitezkeen. Kamal Salibi libanoar historialari kristau ospetsuak, bere 'Etxe askoren etxea' [1988] liburuan, honela dio:

« Oso litekeena da maronitak, arabiar jatorriko komunitate bat bezala, islama baino lehen Siriara iritsi ziren arabiar kristauen azken tribuen artean egotea, bide batez, XIV. mendetik, euren hizkuntza arabiarra izan dena. Asiriera, arameraren literatur forma kristaua, jatorriz sekta semitiko kristau guztien hizkuntza liturgikoa zen, bai Arabian, bai Sortaldean eta bai Mesopotamian.  »

Sortaldeko arabiar nazionalista sekular eraginkorrenetako batzuk kristau ortodoxo greziarrak izan dira, hala nola Michel Aflaq, Baath Alderdiaren sortzailea, George Habash, Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen sortzailea, eta Constantin Zureiq.[3]

Historia

Arabiar lurretan, kristautasunaren lehen aipamena, Itun Berriak ematen du: San Paulok, bihurtu ondoren, Arabiara egin zuen bidaia aipatzen duenean (Ga 1:15-17).

Geroago, Eusebio Zesareakoak Berilo izeneko apezpiku bati buruz hitz egiten du Bostran, non kontzilio bat egiten zuten.

Kristautasuna I. mendetik dago mundu arabiarrean, Erromatar Inperioak mendebaldeko Eurasian (Europa eta Ekialde Hurbila) kristautasuna ezarri zuenean. Une horretatik aurrera, arabiar tribu asko kristautasunari bihurtzen hasi ziren. Leinu hauetako batzuk nabateoak eta ghassanidarrak izan ziren. Tribu hauek qahtaniar jatorrikoak ziren, yemeniar arabieraz hitz egiten zuten eta Arabia iparraldeko erromatar eta bizantziar inperioen hego-ekialdeko muga babesten zuten.

Jakina da, halaber, Tayy, Abd al-Qais eta Taghlib tribu arabiarrek kristau ugari izan zituztela Islama sortu aurretik (VII. mendean jaio ziren). Horrela, Yemengo Najran hiria arabiar kristautasunaren hiriburuetako bat izan zen, eta Yemengo erregeetako batek, Dhu Nawasek, judaismora bihurtzeko gogo bizia zuena, bertoko kristauak jazartzeagatik ospetsu egin zen. Najrango elizaren buruzagia jazarpen garaian Al-Harith izan zen, Eliza katolikoak San Areta bezala kanonizatu zuena.

Zenbait adituk Filipo Arabiarra (c. 204; † 249) Erromako lehen enperadore kristaua izan zela iradokitzen dute. Beste batzuek diote lehen gobernari kristaua Abgar VIII.a Edesakoa izeneko arabiar bat izan zela, kristautasunera bihurtu egin zutela. IV. mendean, kristau askok Sinai, Mesopotamia eta Arabia okupatu zituzten.

Historiako garai askotan, kristau arabiarrak oso modu baketsuan bizi izan dira arabieraz hitz egiten duten kide ez-kristauekin, batez ere musulmanekin eta juduekin. Islamaren hedapen azkarraren ondoren ere, VII. mendetik aurrera. Handik aurrera, kristau askok islamera ez bihurtzea erabaki zuten, eta horren ordez, aurretik zituzten sinesmenei eustea.

«Liburuaren Herri» izanda, eskualdeko kristauek lege islamiko teorikoaren (xaria) bidez eskubide jakin batzuk dituzte beren erlijioa interferentziarik edo jazarpenik gabe praktikatzeko, nahiz eta, hala ere, erabat baldintzatua izan zen musulmanak ez zirenentzat behartutako diru (yizia izeneko zerga) kopuru berezi bat ordaintzera. Eskudirutan edo ondasunetan, haien segurtasunaren eta kultu-askatasunaren truke normalean animalia asko ematen zituzten. Zerga ez zitzaien esklaboei, emakumeei, haurrei, monjeei, zaharrei, gaixoei, ermitauei edo pobreei aplikatzen.

Ray Hanania zutabegile eskarmentudunaren arabera, arabiar kristauen kopurua murriztu egin da azken hamarkadetan, arabiar kristauak beren jatorrizko lurraldeetatik nagusiki kristauak diren mendebaldeko nazioetara migratu direlako.[4] Hala ere, oraindik rol garrantsitzu bat jokatzen dute arabiar munduan, eta nahiko komunitate aberats, edukatu eta polikoki moderatua osatzen dute.[5]

Arabiar kristau ospetsuak

  • Gibran Jalil Gibran, libanoar poeta, margolari eta eleberrigilea.
  • Fairuz, libanoar abeslaria.
  • Michel Aflaq, siriar politikaria.
  • Myriam Fares, libanoar abeslari eta aktorea.
  • Munir Bashir, irakiar musikaria.
  • Edward Said, palestinar idazlea.
  • George Wassouf, siriar abeslaria.
  • George Habash, palestinar politikaria.
  • Suleiman Mousa, jordaniar historialaria.
  • Constantin Zureiq, siriar intelektuala.

Erreferentziak

  1. Lorieux, Claude. (2002). Cristianos en tierras del Islam. Madril: Palabra ISBN 84-8239-618-8..
  2. (Ingelesez) Ellis, K.C.. (2018). Secular Nationalism and Citizenship in Muslim Countries: Arab Christians in the Levant. in: Minorities in West Asia and North Africa. Springer International Publishing, 34 or. ISBN 978-3-319-71204-8..
  3. (Ingelesez) Pacini, Andrea. (1998). Christian Communities in the Arab Middle East: The Challenge of the Future. Clarendon Press, 38, 55 or. ISBN 978-0-19-829388-0..
  4. http://rayhanania.wordpress.com/2011/07/19/coalition-seeks-to-discourage-christians-from-fleeing-me/#more-994
  5. Curtis, Michael. (2017). Jews, Antisemitism, and the Middle East. Routledge, 173 or. ISBN 9781351510721..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.