Kristau-sinesbide

Kristau-sinesbide[1] (ingelesez: Christian denomination) bat eskuarki tokian tokiko hainbat eliza barnebiltzen duen kristau-taldea da, erlijio bereko beste taldeek dauzkaten sinesteetatik arinki ezberdintzen dena. Kristau-sinesbideak euren izenak, historia bereziak, antolaketak, buruzagitzak, teologia-ikasbideak, gurtzeko erak eta, batzuetan, sortzaileak ezaugarritzen dituzte. Hitza sekular eta neutroa da, orokorrean ezarritako edozein kristau-eliza adierazteko. Gurtzapen edo sektak ez bezala, sindesbidea kristau-erlijioaren joeraren baten ataltzat jo ohi dira. Kristau-sinesbide gehienek euren burua elizatzat daukate, berriagoak diren batzuk, ostera, elizaz gain, sarri, elkarte, batzar, anaiarte eta abarrekoak ere erabiltzen dituzte. Taldeen arteko bereizketak agintaritzaren eta ikasbidearen kariaz izaten dira; Jesusen izaeraren auzia, apostoluen ondorengotzaren aginpidea, biblia-hermeneutika, teologia, eklesiologia, eskatologia eta aita santuaren gailentasunak sinesbide bat beste batetik bereiz dezake. Antzeko sineste, jardunbide eta historia-loturak elkarbanatzen dituzten sinesbideak kristautasunaren adarretan taldekatu ohi dira. Adarrok modu askotan ezberdintzen dira, bereziki jardunbide eta sinesteen bitartez.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.