Kristalezko giltza
Kristalezko giltza (ingelesez: The Glass Key) Dashiell Hammettk idatzitako eleberria da. 1931n argitaratu zen AEBn.
Kristalezko giltza | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Dashiell Hammet |
Argitaratze-data | 1931 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Glass Key |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Alfred A. Knopf (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Euskaraz | |
Izenburua | Kristalezko giltza |
Itzultzailea | Xabier Olarra - Esti Lizaso |
Argitaratze-data | 2014 |
Orrialdeak | 350 |
ISBN | 978-84-9394-6050 |
Argumentua
Ned Beaumontek Taylor senatariaren semea hilda aurkitzen du klub baten sarreran. Heriotza horren ondoren, norbait hasi da gutun batzuk zabaltzen, hiltzailea Paul Madvig (Beaumonten adiskidea) dela adierazten dutenak. Beaumont zer gertatzen den argitzen saiatzen da.
Pertsonaiak
- Ned Beaumont: jokalaria eta detektibe amateurra. Taylor Henryen gorpua aurkitzen du.
- Paul Madvig: Beaumonten adiskidea eta hiria gobernatzen duen gangster talde bateko burua. Henry senataria babesten du horren alabaz maiteminduta dagoelako.
- Opal Madvig: Paul Madvigen alaba. Taylor Henryz maiteminduta dago.
- Henry senataria: Taylorren eta Janeten aita. Hauteskundeetara berriro aurkezten da, Paul Madvigen babesarekin.
- Taylor Henry: Henry senatariaren semea. Beaumontek hilda aurkitzen du klub baten sarreran.
- Janet Henry: Henry senatariaren alaba. Madvig gorrotatzen du eta Beaumontez maitemintzen da.
- Shad O'Rory: gangster talde bateko burua, Madvigen arerioa.
- Bernie Despain: Beaumonti dirua zor dion jokalaria. Taylor Henry hil dela susmatzen da.
- Jack Rumsen: Beaumontek kontratatutako detektibe pribatua, berari laguntzeko.
- Michael Farr: Barrutiko fiskala, Paul Madvigen sokakoa.
- Jeff Gardner: Shad O'Rory bizkarzaina. Jipoi handia ematen dio Beaumonti.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.