Kristalezko dorrea

Kristalezko dorrea (gaztelaniaz: Torre de Cristal), Madrilgo Cuatro Torres Business Areako finantza barrutiko bulego etxe orratza da, 249 metro eta 52 solairu ditu eta Espainiako eraikinik garaiena izan zen 2008tik 2009ra. Mutua Madrileña aseguratzailea etxe orratz honen jabea da.

Kristalezko dorrea
Cuatro Torres Business Area
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°28′41″N 3°41′14″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 2008
Inaugurazioa2009
JabeaMutua Madrileña (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaCésar Pelli
EraikitzaileaACS
Dimentsioak249 (altuera) m
Solairuak52
Lurrazpian6
27
Webgune ofiziala

    César Pelli arkitektoak diseinatu zuen.

    Historia

    Bere eraikuntza 2004an hasi zen eta 2009ko abenduaren 4an amaitu zen. Kristal-Dorrea sarbidea beheko solairu bat da. 46 solairu bulegoentzat ditu eta 1250 autoentzako aparkalekua lur azpiko sei solairutan. Proiektuan León Enriqueeta Íñigo Ortiz arkitektoek parte izan zuen. Eraikina bulego-alokairura bideratuta dago soil-soilik. Egitura-proiektuko ingeniari arduradunak José Ignacio Viñals Millán eta César Herrera Castilla izan ziren. 

    Ikus, gainera

    Lorategi bertikala

    Eraikinaren barruan, bere azken solairuan zehazki, Kristal-Dorreak lorategi bertikala hartzen du; Europako altuena. 600m² zabalera du eta beiren atzean kokatuta dago. Lorategia eraikineko kanpoaldetik ikusten da. Lorategi-harresi berdearen diseinua Patrick Blanc botanikari frantziarraren lana da.

    Dorrearen datuak:

    • Altuera 249m.
    • Erabateko azalerako 120800 m² Sestraren gaineko 76.724 eta 44.007 lurpeko igarobide.
    • 52 solairu: 46 bulego, 5 solairuko beharrizanentzat ( makinen tokia), beheko solairua eta 6 aparkalekuentzat.
    • Aparkalekua: 1250 auto edukiera.
    • 27 igogailu.
    • Atondoaren altuera maximoa 11 metro ditu, 51x33 metrotatik neurtzen dituen pisu angeluzuzeneko solairuarekin.
    • Garabien altuerak: 290 m.
    • Zorua eta teilatuaren arteko desberdintasun termikoa: 10 °C baino gehiago.
    • Teilatuak jaso duen haizete handiena 132 km/h. izen da.
    • Erabilitako kristalak: 44.000 m².
    • Leiho-kopurua: 4.600 leiho (leihoaren erabateko egiturak 1.000 kg pisatzera hel dezake).
    • Eraikuntzaren sotoentzako 90.000 lur m³.
    • 40.000 m³ hormigoi erabilita.
    • Erabilitako adreiluetako kopurua: 4,5 milioi (sotoak zenbatu gabe).


    Aurrekoa
    Torre Espacio
    Madrilgo eraikinik garaiena
    2008 - 2009
    Ondorengoa
    Torre Bankia
    Aurrekoa
    Torre Espacio
    Espainiako eraikinik garaiena
    2008 - 2009
    Ondorengoa
    Torre Bankia

    Kanpo estekak

    Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.