Kristal-habitu

Mineralogian, kristal-habitua, kristal bat edo gehiagoren kanpoko itxura karakteristikoa da. Kristal baten habitua, honen itxura orokorraren eta kristalografikoaren deskribapena da, horrez gain, zein nolako garapena duen ere esaten digu. Mineralaren itxura makroskopikoa da, funtsean. Habitua mineralaren egitura mikroskopikoaren araberakoa izan ohi da, baina inguruneak ere eragiten dionez, posible da mineral berak kristal-habitu ezberdinak garatzea.

Habitua ezagutzea minerala zein den jakiteko baliagarria da. Mineralaren aurpegiak oso garatuak daudenean, mineralen kantitatea txikia denean gertatzen den bezala, euhedrikoa deritzo. Arpegiak partzialki garatuak dituenean subeuhedrikoa eta garatu gabeak dituenean, berriz, anhedrala. Kuartzo kristalaren ardatz nagusiak, normalean, sei aldeko prismaren habitua du, non aurpegiak paraleloak eta kontrakoak diren. Agregatuak kristal indibidualez osatu daitezke, hauek pikor euhedral edo anhedralak izanez. Agregatuan kristal hauek duten antolaketa mineral batzuen ezaugarri propioa izan daiteke. Adibidez, amiantoaren isolaketan erabiltzen diren mineralak habitu fibratua izaten dute, fibra fin askoren masaz osatzen dena.[1][2]

Faktoreak

Habituan eragiten duten faktoreak honakoak dira: bi kristal edo gehiagoren konbinazioa; garapenean zehar hartutako ezpurutasunak; kistalen maklak eta honen garapen baldintzak (presioa, tenperatura...); eta garapen espezifikoen joerak, hala nola, estriazio garapena. Kristal bereko sistemetako mineralek ez dute habitu bera aurkeztu beharrik, mineral batzuen habitua oso berezia da bere barietate eta lokalizazioarengatik, adibidez, zafiro gehienak kanoi formako kristal luzeak osatzen dituzte, baina Montanan aurkitutakoak kristal tabulatu sendoak osatzen dituzte. Normalean bigarren habitua errubietan bakarrik ikusten da, nahiz eta biak mineral beraren barietateak diren, korindoiarenak zehazki.[1]

Zenbait mineralek beste mineral existenteak ordez ditzakete hauen habitua mantenduz, prozesuari pseudomorfismo aldaketa deritzo. Honen adibide klasikoa tigre begi kuartzoa da, krokidito amiantoa silizio dioxidoak ordezten baitu. Kuartzoek normalean kristal prismatikoak osatzen badituzte ere, tigre begi kuartzoan krokidito amiantoaren habitu fibrosoa mantentzen da.

Izendapena

Kristal habituen izenak hainbat faktoreren arabera ezar daitezke:

  • Aurpegi nagusiaren arabera: prismatikoak, piramideak eta pinakoideak.
  • Kristalizazio formaren arabera: kubikoak, oktaedrikoak eta dodekaedrikoak.
  • Kristalaren agregakinaren arabera: zuntz itxurakoak, globo itxurakoak, izpi itxurakoak eta masiboak.
  • Kristalaren itxuraren arabera: xaflatuak, dentritikoak, azikularrak, lentikularrak, tabularrak eta zorrotzak.

Kristal-habitu motak

Habitua[3][4][5] Irudia Deskribapena Adibideak
Azikularrak
Orratz sortaren antzekoa, finak eta/edo zorrotzak Natrolita, errutiloa[6]
Amigdalak
Harriaren barnean agerturko burbuiletatik sortuak, almendra itxurakoak Heulaundita, zirkoi subeuhedrikoa
Zorrotzak
zorrotza, fina eta berdindua aktinolita eta zianita
Botrioidala edo globularra
Burbuila meta itxurakoa, mahats sorta bezalakoa, masa hemisferikoa hematita, pirita, malakita
Habe itxurakoa
fibren antzekoa, luzeak eta prisma finez osatuak. kaltzita, selenita
Coxcomba
kristal ahul eta tabulatuez osatutako agregatua baritina, markasita
Kubikoa
kubo itxura du pirita, halita, galena
Dentridikoa edo adarkatua
zuhaitz itxura dute, norabide bat edo gehiagotan adarkatzen dira kuprea, magnesita
Dodekaedrikoa
dodekaedro erronbiko itxura Granatea
Drusa
Azal laua edo ganbil samarra estaltzen duten kristal txikiak. ubarobita, malakita, azurita, kuartzoa
Enantiomorfoa
irudi islatu itxura duen habitua. kuartzoa, plagioklasa, estaurolita
Equant
Luze, zabal eta garaieran antzeko neurriak dituztenak, ia kubo itxura dute olibinoa, granatea
Zuntz itxurakoak
prisma oso finak serpentina, tremolita
kapilarra
ile itxurakoak, oso finak zeolitak
geruzatua
kapetan osatutako egiturak mika, diorita
granularra
Agregakin anhedralez osatua bornita, olibinoa, scheelita
hemimorfikoa
bi aldiz bukatutako kristalak, bi itxura ezberdineko amaierak izanik hemimorfita, elbaita
hexagonala
hexagono itxurakoak, 6 aldekoak kuartzoa, hanksita
Tolba kristalak
kubo itxurakoak, baino kanpoko aldearen garapena azkarrago ematen denez, ahurtasunak edo hutsuneak osatzen dituzte Halita, kaltzita
Mamilarra
bular itxura dute: esfera partzial itxura duten zatiak elkartzen dira. malakita, hematita
Masiboa
Itxurarik gabekoa. Limonita, zinabrioa, errealgarra.
Nodularra
esfera formadun deposituak konkor irregularrekin kaltzedonia eta geoda batzuk
Oktaedrala
zortzi aldeko oktaedroa osatzen dute diamantea, magnetita
Tabularrak
taula itxurako egitura lauak osatzen dituzte wulfenita
Plumosak
luma itxurako eskalak osatzen dituzte aurikaltzita, boulangerita
Prismatikoak
arpegiak oso garatuak dituzte, luzeak dira turmalina, berilioa
sasi-hexagonalak
hexagono itxura senidetze ziklikoa dela eta. aragonita, krisoberiloa
Dibergenteak
irteera erradial bat erakusten dute puntu zentral batetik wabelita, pirita
Koloformea
botroidalen antzekoa, giltzurrun itxurako mases osatua dago hematita, pirolusita
erretikulatua
sare itxurako egiturak osatzen dituzte zerusita
Lentikularra
erradial larrosa itxurako agreagatuak igeltsua, baritina
Esfenoideak
ziri forma izaten dute titanioa
Estalaktikoak
estalaktiten itxurako egiturak osatzen dituzte, zilindrikoak edo kono itxurakoak kaltzita, goetita, malakita
Izartuak
izar itxura izaten dute, erradialak dira pirofilitak

aragonitak

Estriatua
Hau ez da habitu bat berez, baizik eta kristal batzuen aldeetan gertatzen diren lerro sorta turmalina, pirita, kuartzoa, feldespatoa
tetrahedralak
tetraedro itxura duten kristalak tetrahedrita, magnetita
gari grabillak
eskuz jasotako gari grabilen antzeko itxura duten agregatuak estilbita

Erreferentziak

  1. 1937-, Klein, Cornelis,. (2008). Minerals and rocks : exercises in crystal and mineral chemistry, crystallography, X-ray powder diffraction, mineral and rock identification, and ore mineralogy. (3rd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9780471772774..
  2. 1941-, Wenk, Hans-Rudolf,. (2004). Minerals : their constitution and origin. Cambridge University Press ISBN 9780521529587..
  3. DESCRIPTIVE CRYSTAL HABITS. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  4. Crystal Habit. 2009-04-12 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  5. (Ingelesez) Crystal Habit | Gemstone Buzz. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  6. Hanaor, Dorian A. H.; Xu, Wanqiang; Ferry, Michael; Sorrell, Charles C.. (2012-11-15). «Abnormal grain growth of rutile TiO2 induced by ZrSiO4» Journal of Crystal Growth 359 (Supplement C): 83–91.  doi:10.1016/j.jcrysgro.2012.08.015. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).

Ikusi gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.