Krist Novoselic
Krist Anthony Novoselic (kroazieraz: Krst Novoselić; Compton, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1965eko maiatzaren 16a) rock musikaria eta baxu elektrikoaren jotzailea da.
Krist Novoselic | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Krist Anthony Novoselić |
Jaiotza | Compton (Kalifornia), 1965eko maiatzaren 16a (58 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Kroaziarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aberdeen High School (en) Lower Columbia College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | baxu-jotzailea, kantugilea eta gitarra-jotzailea |
Altuera | 2,01 metro |
Kidetza | Nirvana |
Genero artistikoa | grungea |
Musika instrumentua | baxua gitarra |
Diskoetxea | Sub Pop |
novoselic.com | |
|
Biografia
Txikitan bere familiarekin batera Washington estatuko Aberdeen udalerrira lekualdatu eta bertan hazi zen.
1987an Kurt Cobain eta Aaron Burckhard musikariekin batera Nirvana grunge musika taldea sortu zuten, ondoren Chad Channing bateria jotzailea batu zitzaien eta hark taldea utzitakoan, 1991n Dave Grohl elkartu zitzaien.
1994an Cobain hil ostean, Sweet 75 eta Eyes Adrift taldeak sortu zituen, eta 2006-2009 artean Flipper punk musika taldean jo izan zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krist Novoselic |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.