Kristóf Milák

Kristóf Milák (Budapest, 2000ko otsailaren 20a) hungariar igerilaria da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu dituena, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa[1]. 200 metro tximeletako munduko errekorra du.

Kristóf Milák

Bizitza
JaiotzaBudapest, 2000ko otsailaren 20a (24 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Biografia

2017an Munduko txapelketetan hartu zuen parte 100 metro tximeletan eta finalerdietan munduko junior errekorra egin zuen. Ondoren finalean bigarren egin zuen eta berriz gainditu zuen munruko junior errekorra, 50.62 segundutan utziz[2]. 2018an Europako txapelduna izan zen eta Gazteen olinpiadetan hiru urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratu zituen.

2019ko Munduko txapelketatan urrezko domina eskuratu zuen 200m tximeletan, eta hori gutxi balitz 10 urtetan mantendu izan zen Michael Phelps historikoaren errekorra hautsi zuen. 1:50.73 denbora ME egin zuen, 19 urte baino ez zituela[3]. COVID-19 pandemiak erasan zuen 2020an eta positibo eman zuenez ezin izan zuen Nazioareko Igeriketa Ligan parte hartu[4].

Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 200 metro tximeletan eta 1:51.25 denbora markatu zuen, errekor olinpikoa OE hain zuzen ere[5]. 100 metro tximeletan ere hartu zuen parte eta zilarrezko domina kolkoratu zuen.

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Japonia Tokio 20201. postua, urrezko domina200m tximeleta OE1:51.25
2. lekua, zilarrezko domina100m tximeleta49.68
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Hungaria Budapest 20172. lekua, zilarrezko domina100m tximeleta50.62
Hego Korea Gwangju 20191. postua, urrezko domina200m tximeleta ME1:50.73
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Eskozia Glasgow 20181. postua, urrezko domina200m tximeleta1:52.79

Erreferentziak

  1. «Swimming-Rattled by ripped trunks, Hungary's Milak settles for gold» Reuters 2021-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2017-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  3. (Ingelesez) «Kristof Milak Slaughters Phelps' 200 Fly World Record In 1:50.73» SwimSwam 2019-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  4. (Ingelesez) «Kristof Milak aún siente los efectos físicos del coronavirus» SwimSwam 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  5. (Ingelesez) «Swimming - Final Results» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.