Krispin Beobide
Krispin Beobide (Azpeitia, Gipuzkoa, 1848ko urriaren 25a - Tolosa, Gipuzkoa, 1891ko maiatzaren 28a) euskal idazlea izan zen.
Krispin Beobide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1848ko urriaren 25a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1891ko maiatzaren 28a (42 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
Frantziskotar apaiztu zen. Apaiz ikasketak Donapaleun egin zituen, eta 1875ean Gasteizen apaiztu eta Tolosara joan zen. 1884. urtean Tolosako komentuko nagusi izendatu zuten. Urtebete geroago bere lan nagusia eman zuen argitara: Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bizitza, 562 orrialdekoa. 1966. urtean Auspoa Bildumak bere lanaren bigarren argitalpena plazaratu zuen Asis-ko loria izenburupean.
Karlistaldian Tolosako komentua liberalen eskuetan erori zen eta Krispinek Zarauzkora joan behar izan zuen. Anaia hil zenean, hark utzitako lekua bete zuen Tolosan.
Euskal Herria aldizkarian C. Otaegi eta A. Zabalarekin batera Guadalupeko peregrinazioko donzeleen kantak plazaratu zituen 1885ean. Hurrengo urtean Jesus aurraren bederatzi-urrena kaleratu zuen, 1889 eta 1896an berrargitaratu zena.
Beobidek erabili zuen euskalkia gipuzkera izan zen.
Lanak
Erlijioa
- Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bicitza (1885, Tolosa)
- Jesus Aurraren bederatzi-urrena (1887, Tolosa)
« | Itsasuan nai luke Franziskok ontzi bat Aprikara eramango duana, onen billa dabill. Eldu zan Vitoriara, eta emen, beste lekuetan bezela, besuak zabalik pozez egin zioten zeruko Serafin eder oni ongi etorria. Eman zion Santuari erriak Santa Maria Madalenako etxia, nun ere gero Andre Berengelak, D Juan Castillako infantiaren alabak, Cantabriako amaikagarren Jaun, Lope Diaz Harokuaren billobak, egin zuan bere kontura praile-etxe guziz aundi ta ederra, milla berreun ta amalauban. | » |
Asis-co loria, Krispin Beobide |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |