Krioklastismo

Krioklastismoa, gelifrakzioa ere deitua, uraren izozte-urtze prozesuak eragindako meteorizazio bat da. Ura (euri-ura, adibidez) arroka bateko arrakaletan sartu ondoren, eta zeropeko tenperaturen eraginez, izoztu egiten da. Izotzak ur likidoak baino bolumen handiagoa duenez, inguratzen duen arrokari presioa eragiten dio. Urtze-hanpatze fenomeno honek arrakalaren tamaina handitzen du eta momentu baten buruan, arroka hautsi egiten da.

Ustez krioklastismoak zartatutako haitza (Abisko)

Erosio mota hau mikro eta makro eskalan gertatzen da. Mikrokrioklastismo egoera baten adibide bat hareharriaren kasua da: Ur molekulak hareharriaren poroetan sartu eta, lehenago aipatutako prozesuaren bidez, harria txikitu egiten da. Fenomeno honek izen berezi bat dauka: pikor-disgregazioa. Makrogelifrakzioaren kasuan, harri bloke handiak askatzen dira haitzetatik. Fenomeno hau arriskutsua izan daiteke, adibidez, bide baten gainean gertatzen delarik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.