Krimeako Errepublika Autonomoa

Krimeako Errepublika Autonomoa[1] (errusieraz: Крым; ukraineraz: Крим; eta Krimeako tatareraz: Qırım) Ukrainako penintsula eta autonomia errepublika bat da. Errusiako zati izan eta gero, 1922an herrialde independentea izatera iritsi zen. Sobietar Batasunaren garaian, baina, Krimea lehenik Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren parte eta gero Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren parte bilakatu zen, eta 1991n Ukrainak independentzia lortzean haren parte bihurtu zen. 2014ko martxoaren 11n Krimeako Parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, berriz ere Errusiarekin bat egiteko asmoz.[2]

Krimea
Автономная Республика Крым
Автономна Республіка Крим
Qırım Muhtar Cumhuriyeti
Ereserkia: Krimearen ereserkia
Goiburua: Процветание в единстве

Krimeako bandera

coat of arms of Crimea (en) Itzuli
Crimea in Ukraine.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Simferopol
44°56′54″N 34°6′0″E
Azalera26.100
Punturik altuenaRoman-Kosh (en) Itzuli
MugakideakKhersongo oblasta, Sebastopol, Krasnodar kraia, Itsaso Beltza eta Azoveko itsasoa
Administrazioa
Gobernu-sistemaParlamentarismo
LegebiltzarraKrimeako Kontseilu Gorena
Demografia
Biztanleria1.957.801 (2014)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea75,07 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Historia
Sorrera data: 1991ko otsailaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+380
Ordu eremua
rada.crimea.ua

Ukrainaren hegoaldean dago, Itsaso Beltzaren iparraldeko ertzean. 26.200 km2 ditu, eta 2007an 1.973.185 biztanle zituen. Hiriburua Simferopol du, eta beste udalerri ezagunen artean Sebastopol dugu. Iparraldean estepa erdi elkorra dago (garia, artoa eta kotoia hazten dira), eta hegoaldean, berriz, mendi-basoa. Itsaso Beltzaren tropikopeko ertza turismogunea da. Krimeako industria nagusiak altzairugintza, mekanika, kimika industria dira.

Krimeako tatariarrak, 2001ean biztanleen % 12,1 ziren gutxiengo etniko bat,[3] Krimean sortu ziren Erdi Aroaren bukaeran, Krimeako khanerria sortu eta gero. Krimeako tatariarrak indarrez Erdialdeko Asiara kanporatu zituen Iosif Stalinen gobernuak. Sobietar Batasuna erori eta gero, Krimeako tatariarrak eskualdera itzultzen hasi ziren.[4] Ukrainako 2001eko biztanleria zentsuan, etniari dagokionez, Krimeako biztanleen % 58,5 ziren errusiarrak, eta % 24,4 ukrainarrak.[3]

Historia

Antzina tauri izeneko zimeriar herri bat bizi zen Krimean. Eszitiarrek bota zituzten (K.a. VIII. mendea), eta K.a. V. mendean Bosforoko Zimeriar erreinua sortu zen. Greziarren eta erromatarren mende egon zen gero. K. o. III. mendetik XIII. mendera godoak, hunoak, khazarrak, kumanak eta mongolak ibili ziren lurralde haietan, eta XV. mendean tatariar erreinu burujabe bihurtu zen: Krimeako khanerria. 1783an Errusiak beretu zuen. Penintsula osoan liskarrak izan ziren Krimeako Gerran (1853 - 1856), Errusiako Iraultzan eta bi mundu gerretan.

Krimeako gerra

Krimeako Gerra Erresuma Batua, Frantzia, Otomandar Inperioa eta Piemonte-Sardiniaren eta Errusiako Inperioaren arteko gerra, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zen. Otomandar inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin, Nikolas I.a Errusiakoak Danubio aldeko otomandar lurraldeei eraso egiteko agindua eman zion Errusiako gudarosteari. Erresuma Batua eta Frantzia turkiarren alde jarri ziren Errusiaren zabalkundea gelditzeko. Krimeako gerrako borroka nagusia Balaklavakoa izan zen, aliatuek galdua. Gerra Parisko Itunarekin amaitu zen eta gerraren ondorioz ez zen muga aldaketarik izan.

Foros, Krimeako herri baten ikuspegia.

2014ko Krimeako krisia

Ukrainako Euromaidan mugimenduaren ondotik emandako estatu-kolpeak gatazka sortu zuen Krimean. Haren ondorioz 2014ko Krimeako krisia gertatu zen, Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsio militarrarekin. 2014ko martxoaren 14an Krimea eta Sebastopolen independentzia adierazpena eman zen, eta martxoaren 17n Krimeako herritarren gehiengoak Errusiarekin batzea onartu zuen erreferendumean. Martxoaren 18an Vladimir Putin Errusiako presidenteak emaitza hori onartu zuen, Krimea berriro ere Errusiar Federazioaren barruan sartuz.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. Jon OLANO: «Krimeak independentzia aldarrikatu du», Berria, 2014-03-11.
  3. (Ingelesez) Krimeako nazionalitateen 2001eko zentsua.
  4. (Ingelesez) Pohl, J. Otto. The Stalinist Penal System: A Statistical History of Soviet Repression and Terror. Mc Farland & Company, Inc, Publishers. 1997. 23.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.