Krimeako Astrofisika Behatokia

Krimeako Astrofisika Behatokia Krimeako Errepublikako astrofisika behatoki bat da. Behatokia Krimeako Astrofisika Behatokiko Aldizkaria argitaratzen aritu da 1947tik, eta ingelesez 1977tik.

Krimeako Astrofisika Behatokia
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Krimeako Errepublika
Raion of UkraineBakhchysarai Raion
Ukrainako hiriaBakhchysarai
Koordenatuak44°43′36″N 34°00′57″E
Map
Altitudea590 m, itsas mailaren gainetik
Inaugurazioa1945
Webgune ofiziala

    1900ean sortu zen behatoki pribatu bezala bere egungo tokitik hegoaldera, Simeisen. Instalakuntza hauek oraindik badute erabileraren bat, eta Krimea-Simeiseko Astrofisika Behatokia bezala ezagutzen dira. Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan ondoren, 1948an berreraiki zen. Instalakuntzak, ordutik, Nauchnyj herrian daude.

    Sobietar Batasuna desegin ondoren, Ukrainakoa da, europar eta errusiar zientzialariekin elkarlan estua mantentzen badu ere.

    Makutsov teleskopioarekin, 1,2 eta 2,6 metroko irekidurako bi teleskopio erreflektorerekin, koronografo batekin, bi eguzki dorrerekin, 40 zentimetroko astrografo bikoitz batekin eta irratiteleskopio batekin doitua dago. Nauchnyjen Moskuko Unibertsitateko Astronomoa Institutua ere badago. Ikergai nagusi hauek ditu: eguzki fisika, sistema bitarrak, izarren abiadura erradiala eta quasarrak.

    Galeria

    Ikus, gainera

    • Krimeako Astrofisika Behatokitik aurkitutako asteroideak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.