Kreisauko Zirkulua

Kreisauko Zirkulua (Polonieraz Krzyżowa) Alemania naziren garaian erresistentzia zibilaren talde bat izan zen. Elkartzeko bilera batzuk Kreisaunen herriko Helmuth James von Moltkeren erresidentzian egin zituzten, Poloniako Silesia Behereko voivoderrian, eta Gestapok, harrapatu zituenean, izen hori eman zien[1] nahiz eta batez ere Berlinen bildu. Egiten zituzten bileretan Hirugarren Reicha erori ondorengo Alemaniaren etorkizunaz hitz egiten zuten. 1944ko uztailaren 20an Adolf Hitlerren aurka burutu zen atentatuan talde honen partaide batzuk inplikatuta egon ziren.[2]

Molkeren erresidentzia Kreisaun.

Historia

Kreisauko Zirkulua hogei pertsonek inguru sortu zuten. Buruak Helmuth James von Moltke eta Peter Yorck von Wartenburg kondea ziren, biak oso lagunak. 1940an Hitlerren aurkako jarrera zuten beste aurkariekin biltzen hasi ziren. Ideologiaren ikuspuntutik oso talde heterogeneoa zen zeren eta haien artean katolikoak eta protestanteak, sozialdemokratak eta kontserbadoreak biltzen baitziren. Lanbidearen ikuspuntutik ere askotariko taldea zen: legegileak, irakasleak, idazleak, pedagogoak...[3]

Zirkuluko partaideek nazionalsozialismoaren aurkako erresistentziarekin lan egin zuten eta jende askori naziengandik ihes egiten lagundu zien.

Normalean, Berlinen biltzen ziren, talde txikietan. Kreisauko bilerak hiru aldiz ospatu ziren bakarrik. Alemaniako burgesiaren erresistentzia gune nagusia izan zen.

Helmuth James von Moltke Hitlerrek sortutako Volksgerichtshof epaitegi bereziaren aurrean deklaratzen.

Taldekideak

Hauek ziren taldeko partaide aktiboenak:[3]

  • Helmuth James von Moltke
  • Peter Yorck von Wartenburg
  • Adam von Trott zu Solz
  • Hans-Bernd von Haeften
  • Carl Dietrich von Trotha
  • Horst von Einsiedel
  • Adolf Reichwein
  • Theodor Haubach
  • Carl von Mierendorff
  • Julius Leber
  • Harald Poelchau
  • Eugen Gerstenmaier
  • Otto Heinrich von der Gablentz
  • Theodor Steltzer
  • Hans Lukaschek
  • Paulus van Husen
  • Hans Peters
  • Augustin Rösch
  • Lothar König
  • Alfred Delp

Ideologia

Zirkulu honentzako kristautasuna herriaren berritze moralaren oinarria izan behar zen. Helburua Deretxoko Estatua ezartzea zen, federala eta humanista izan behar zen estatua non askatasuna, pertsonen duintasuna, erlijio eta kontzientzia askatasuna bermatuta egon behar ziren. Helburua, beraz, demokrazia bat izan behar zen baina ez "alderdikrazia" bat zeren eta, nazien esperientzia ondoren, alderdiek diktaduraren aurka ez baitzuten estatua babesten. Haien ikuspuntutik Alemania Europa batu batean integratu behar zen.

Hitlerren aurkako atentatua

1944ko erasoaren hondakinak.

Zirkulukopartaide batzuek ere nazien aurka antolatuta zeuden militar batzuekin kontaktua zuten. Horietako batzuk atentatu baten ideia ondo ikusten zuten baina ez taldekide guztiek; esaterako, Moltkek bide baketsuak defenditzen baitzituen. 1944ko urtarrilean Gestapok Moltke atxilotu zuen eta, ondorioz, taldea desorekatu zen. Peter Yorck eta Julius Leber Claus von Stauffenbergen erresistentzia taldearekin bat egin zuten; uztailaren 20an Hitlerren aurkako lehergailu bat jarri zuten. Helburua ez zuten lortu, Hitler bizirik atera baitzen, eta ondorengo errepresioa izugarria izan zen: gutxienez 5000 aurkari atxilotu zituzten eta 200 pertsona hilarazi zituzten, tartean Yorck eta von Moltke.

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Zirkulua Freya von Moltkeren ikuspuntutik.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.