Krater
Kraterra sumendi baten gainaldean dagoen inbutu itxurako sakonunea da[1].
- Artikulu hau sumendien irekidurei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Krater (argipen)».
Kraterrak, alderantzikatutako kono baten forma izaten du, sumendiaren gainaldean erupzioek zulatutakoa. Batzuetan, albo batean ere dago, sumendiak bere tontorrean konorik ez duenean, eta, orduan, kraterra, albokoa edo bizkarroia bezala izendatzen da. Gerta daiteke, baita ere, sumendiak konorik ez izatea, hawaiiar sumendien kasuan bezala, eta, orduan, kraterra, lurreko zulo bat da, non laba astindu eta burbuilatzen den, erupzioetan gainezka egiten duena.
Badaude sumendiak, aurkitzen diren tokiaren arabera, krater bat baino gehiago izatera hel daitezkeenak, baina beti bat nagusia. Krater hauek neurri ezberdinak izan ditzakete, metro gutxi batzuetatik, kilometro askotara.
Beste alde batetik, sumendiekin zerikusirik ez duten kraterrei, talka krater deritze, eta oso ohikoak izan dira, Lur planetaren zein Ilargiaren eraketaren historian zehar.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.