Krakovia
Krakovia[1] (polonieraz Kraków) hegoaldeko Poloniako hiria da, Polonia Txikiko voivoderriko hiriburua. Vistula ibaiaren ertzean dago eta industria gune garrantzitsua da. 2010ean 756.183 biztanle zituen[2], eta herrialdeko bigarren hiririk handiena zen..
Administrazio eta merkataritza hiri garrantzitsua da eta Nowa-Huta izeneko hirira bildu da bertako industria (burdingintza). Arte, kultura eta unibertsitate gune munta guztiz handikoa da Erdi Aroko garaietatik. Gune historikoa Gizateriaren ondare izendaturik dago.
Geografia
Klima
Datu klimatikoak (Krakovia, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.6 | 19.6 | 23.4 | 28.4 | 32.6 | 33.7 | 35.5 | 36.7 | 31.5 | 27.1 | 20.5 | 19.3 | 36.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.2 | 4.2 | 6.6 | 12.2 | 17.1 | 19.1 | 21.6 | 22.0 | 16.3 | 12.4 | 6.9 | 2.4 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.1 | -0.8 | 3.1 | 8.7 | 14.0 | 16.8 | 18.8 | 18.1 | 13.5 | 8.7 | 3.1 | -0.9 | 8.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -10.6 | -8.3 | -2.4 | 5.2 | 10.6 | 13.9 | 15.6 | 15.5 | 10.4 | 5.3 | -1.2 | -5.9 | 6.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -29.9 | -27.0 | -17.6 | -6.3 | -3.2 | 2.6 | 5.6 | 2.7 | 0.0 | -7.4 | -17.2 | -25.3 | -29.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 37 | 29 | 40 | 46 | 81 | 86 | 87 | 75 | 62 | 43 | 42 | 39 | 671 |
Iturria: Institute of Meteorology and Water Management[3] |
Historia
Poloniako lehen hiri kristaua izan zen Krakovia eta XI. mendean sortu zen apezpikutegia. Hainbat alditan bipildu zuten mongoliarrek 1241. urtetik aurrera eta Poloniako hiriburua eta erregeen egoitza hiria izan zen 1320-1595. urteetan. Kasimiro III.ak sortu zuen 1364an unibertsitatea. Arte eta kultura hiri handia izan zen XVII. mendea arte, baina gainbehera jo zuen Varsovia Poloniako hiriburu egin ondoan (1596).
Suediarren inbasioek (1656 eta 1702-1709) larriagotu zuten egoera eta jendez hustu zen hiria XVIII. mendearen hasieran. Krakovian mamitu zen Tadeusz Kosciuszkok gidaturiko matxinada (1794) eta Austriako Inperioaren barnean geratu zen hiria 1795ean, Poloniaren hirugarren banaketaren ondoren. Varsoviako dukerriko hiri 1809-1815. urteetan eta errepublika erdi-autonomoa izan zen 1815-1846 bitartean. Ondoren, Austriako inperioaren barnean egon zen Galitziarekin batera 1919 arte. Naziek hartu zuten hiria 1939an eta bertan egon zen alemaniarren Poloniako agintaritza nagusia. Sobietar gudarosteak askatu zuen hiria 1945ean.
Demografia
- Biztanleriaren garapena 1791 urtetik
Ondarea
Krakoviako Gune Historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv |
Erreferentzia | 29 |
Kokalekua | Polonia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1978 (II. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Aipagarri dira Wawel gaztelua, XV. mendeko gotorlekua, harresiak, Rynek Clowny plaza eta bertako eraikinak: Ama Birjinaren eliza (XIII-XIV. m.), Udaletxe zaharra (XVI. m.) eta Bandera aretoa, Pizkundearen garaikoa.
Krakoviar ezagunak
- Stefan Banach
- Jan Długosz
- Robert Gadocha
- Stanisław Lem
- Jan Matejko
- Czesław Miłosz
- Edward Ochab
- Jan Rokita
- Jerzy Stuhr
- Wisława Szymborska
- Grzegorz Turnau
- Andrzej Wajda
- Stanisław Wyspiański
Hiri senidetuak
Krakovia ondorengo hiriekin senidetuta dago:[4][5][6]
|
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- 2010eko biztanleri datuak, Główny Urząd Statystyczny, stat.gov.pl
- Polska, Dane klimatyczne. http://pogodynka.pl+(Noiz kontsultatua: 2012ko uztailak 19).
- (Polonieraz) «Kraków – Miasta Partnerskie» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
- (Polonieraz) «Kraków – Miasta Bliźniacze» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
- (Polonieraz) «Kraków – Honorowe Miasta Bliźniacze» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
- .
- .
- .
- «Rochester's Sister Cities» City of Rochester jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 27 May 2010) (Noiz kontsultatua: 6 December 2010).