Koxme Lizaso Lekuona
Koxme Lizaso Lekuona (Oiartzun, 1937ko urtarrilaren 16a - Ib., 2013ko abuztuaren 8a)[1] oiartzuar bertsolaria izan zen. Ugaldetxo auzoko Aldabene etxean jaio zen eta gero Errenterian bizi izan zen urte luzez. Bertsolaritzan 1950eko hamarkadan hasi zen. Jose Joakin Mitxelena, Lexoti eta Oiartzungo beste bertsolariekin batera maiz aritu zen. 1980ko hamarkadako hainbat Txapelketa Nagusitan parte hartu zuen puntakoenen artean. Bertso-jartzaile moduan ere aritu izan zen.[2]
Koxme Lizaso Lekuona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1937ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2013ko abuztuaren 8a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Liburuak
- Jose Joakin Mitxelena gogoan. (1998). Auspoa Liburutegia. ISBN 84-89080-61-5.
Erreferentziak
- Vasco, Diario. «Koxme Lizaso bertsolaria hil da, 76 urte zituela» diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-29).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Koxme Lizaso - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-01-29).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.