Koxka bat estuago

Koxka bat estuago (The Turn of The Screw) Henry James idazleak 1898an argitaratu zuen eleberria da. Literatur kritikarien artean eztabaida bizia sortu zuen liburu honek, orain arte irauten duena.

Koxka bat estuago
Datuak
IdazleaHenry James (1898)
Argitaratze-data1898ko urriaren 13a
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Turn of The Screw
HizkuntzaIngelesa
ArgitaletxeaMacmillan Inc. (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
 AEB
Orrialdeak310/393
ISBN978-0-393-95904-8
OCLC40043490
Euskaraz
IzenburuaKoxka bat estuago
ItzultzaileaJoseba Urteaga
Argitaratze-data1993
BildumaEnigma
Orrialdeak216
ISBN9788487484162

Argumentua

Izenik gabeko narratzaile batek lagun bati entzun zion eskuizkribu bat irakurtzen. Eskuizkribua haurtzain batek idatzi zuen eta bere bizitzako pasadizo bat azaltzen zuen. Gizon aberats batek bere bi iloben, mutikoa eta neskatoa, ardura hartu zuen, gurasoak hil eta gero. Haurtzain bat kontratatu behar izan zuen, aurreko haurtzaina hil egin zelako. Gizona Londresen bizi zen, baina mutikoa —Miles— ikastetxe batean zegoen, eta bere arreba —Flora— Essexeko landetxe bikain batean, Bly izenekoa. Momentu horretan neskatoaren zaintza landetxeko arduradunak —Mrs. Grose— zuen, . Kontratatzean, nagusiak argi eta garbi utzi zion haurtzainari ez zuela molestatuta izan nahi, umeekiko inolako arazorekin. Beraz, haurtzain berria landetxera joan zen.

Hasieran lan polita zena ematen zuena amesgaizto bihurtu zen. Milesek landetxera itzuli behar izan zuen, ikastetxetik kanporatu zutelako, azaldu ez ziren arrazoiak direla medio. Haurrak iraganaren eraginean bizi ziren, non aurreko haurtzainak —Miss Jessel— eta morroi batek —Peter Quint—, maitasun harreman bat izan zuten eta biak hil egin ziren. Istorioa etengabeko larritasunean garatzen da, arimen agerpenak direla eta. Izan ere, protagonista aurreko haurtzainaren eta morroiaren mamuen agerpenak ikusten hasi zen.

Pertsonaiak

  • Douglas: Haurtzainaren eskuizkribua jaso zuen gizona.
  • Haurtzaina: Ilobak zaintzeko kontratatutako neska gaztea.
  • Miles: Hamar urteko mutikoa. Azaldu ez ziren arrazoiengatik bidali zuten ikastetxetik.
  • Flora: Milesen arreba. Sei urte zituen.
  • Miss Jessel: Hildako haurtzaina, Floraren adiskidea zena.
  • Peter Quint: Nagusiaren morroia, landetxera bidalia osasun arazoak direla medio.
  • Mrs. Grose: Landetxeko arduraduna, haurtzainaren lagun zintzo bihurtu zena.

Zinema

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.