Koxinga
Koxinga (txinera tradizionalez: 國姓爺; pinyinez: Guóxìngyé), jaiotze izenez Zheng Chénggōng (txinera tradizionalez: 鄭 成功; pinyinez: Zhèng Chénggōng; Wade–Giles: Cheng Ch'eng-kung; 1624, Hirado, Japonia – 1662, Taiwan), Ming dinastiako buruzagi militar bat izan zen. Berez, Koxinga mendebaldar edo europarrak ipinitako izena da.
Koxinga | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | 鄭森 | ||
Jaiotza | Hirado, 1624ko abuztuaren 28a | ||
Herrialdea | Ming dinastia Tungning erresuma Hegoaldeko Ming dinastia | ||
Heriotza | Tungning erresuma, 1662ko ekainaren 23a (37 urte) | ||
Heriotza modua | : malaria | ||
Familia | |||
Aita | Zheng Zhilong | ||
Ama | Tagawa Matsu | ||
Ezkontidea(k) | Dong | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | |||
Leinua | House of Koxinga (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | txinera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra, erreboltaria, pirata eta politikaria | ||
Izengoitia(k) | 明儼, 大木, 福松 eta 開台尊王 | ||
1624-1662 artean Taiwanen nagusi ziren herbeheretarrek uharteko hoklo herriko kideen aurka gehiegikeriak egiten hasi zirenean, haien aurka armekin altxatu zen. Tamsuiko Haur Santuaren misioa eta Taipei hiriko Gaztelua eta Santo Domingo gotorlekuak suntsitu zituen. Uhartearen zati baten kontrola bereganatu eta Tungningo erresuma sortu zuen. Santiago Jilong hiriko biztanleak elikagairik gabe laga zituen, honela espainiarrak bertatik ihesi atera zitezen lortuz. Halere, 1656an herbeheretarrek Taiwan bereganatu zuten.
1661ean 1.000 gizoneko gudarostearekin Luermen hirian sartu zen, Fort Zeelanden suntsitu eta Frederick Coyett jeneralari errendizioa sinatzera beharrarazi zuen. Honela, herbeheretarrek Taiwandik alde egin zuten. Urte honetan malariaz gaixotu eta hurrengo urtean hil zen.
Zheng Jing semeak karguan ordezkatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koxinga |