Kotoi-landare
Kotoi-landareak (Gossypium sp) Malvaceaearen familiako eta Gossypium generoko landare iraunkorrak edo urterokoak dira. Zuntza eta olioa egiteko kultibatzen dira. Zuntza hazien inguruan hazten da.
Kotoi-landare | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malvales |
Familia | Malvaceae |
Subfamilia | Malvoideae |
Generoa | Gossypium |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cottonseed (en) |
Zuntza kotoi deitzen da eta oso aberatsa da zelulosan.
Landare-talde honen jatorrizko lurraldeak klima tropikalekoak eta azpitropikalekoak dira: Afrika, Asia, Amerika, Ozeania eta Hawaii.
Espezieak
Balio komertzialeko espezieak hauek dira:
- Gossypium arboreum L.. Indiar jatorria du.
- Gossypium barbadense L. Amerikar jatorria du.
- Gossypium herbaceum L. Hegoafrikar jatorria du
- Gossypium hirsutum L. Gehien lantzen den espeziea da. Amerikar jatorria du (Mexikotik Floridara)
Balio komertzialik gabeko espezieak:
- Gossypium australe F.Muell. Australiar jatorria du
- Gossypium darwinii (Galapagoak)
- Gossypium sturtianum J.H. Willis Australiar jatorria du.
- Gossypium thurberi Amerikar jatorria du (Arizonatik Mexikoara).
- Gossypium tomentosum Nutt. Hawaii.
- Gossypium raimondii
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kotoi-landare |
- https://web.archive.org/web/20141006081136/http://www.ppp-index.de/pppindex.dll?MID=2756%7C3=PPP-Index
- http://plants.usda.gov/java/nameSearch?keywordquery=Gossypium&mode=Scientific%20Name&sort=1%7C3= USDA Base de dades de plantes
- http://www.ars-grin.gov/cgi-bin/npgs/html/genus.pl?5113%7C3=%5B%5D Germplasm Resources Information Network (GRIN)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.