Kotli

Kotli (urduz: کوٹلی) Pakistango ipar-ekialdeko hiria da, eta Azad Kaxmir eskualdean kokaturik dagoena. Izen bereko barrutiko hiriburua da. Islamabad hiriburutik 137 kilometro ekialdera kokaturik dago[1].

Kotli
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Pakistan
Lehen mailako herrialde azpibanaketaAzad Kaxmir
Division of PakistanMirpur Division
District of PakistanKotli District
Geografia
Koordenatuak33°30′56″N 73°54′07″E
Map
Altuera228 m
Demografia
Biztanleria21.462 (2015)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaPakistan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakSheffield
ajk.gov.pk…

Geografia

Indiako Jammu eta Kaxmir estatuarekin egiten du muga. Ingurunea oso menditsua da. Kotli Poonch ibaiaren ekialdeko ertzean kokatzen da, Baan ibaiarekin bat egiten duen puntuan. Poonch ibaiak hainbat urjauzi ditu ibilbidean zehar eta Kotli hirian bertan Lala urjauzia dago. Kotlitik gertu Gulpur urjauzia ere badago, izen bereko herrixkan kokaturikoa.

Historia

Raja Mangar Pal erregearen familiaren adar batek sortu zuen Kotli XV. mendean. Hasiera hartan Kohtali izena eman zion, "mendien oinean" esan nahi du, baina ondorengo mendeetan gaur egungo Kotli izenera aldatuz joan zen. Eskualde independentea izan zen 1819an Sikh Inperioko lehen maharaja zen Ranjit Singh-ek konkistatu zuen arte[2].

Pakistanek 1947an independentzia eskuratu zuenean India zein Pakistanek Kaxmir eskualdearen jabetza eskatu zuten. Britainiarrek indiarren esku utzi zuten eta 1947an indiarrek Kotli okupatu zuten. Pakistandarrek eskualdeko leinuen laguntzaz erasoa jo eta eskuratu egin zuten[3]. Ordutik Pakistanen kontrolpean dagoen Azad Kaxmir ("Kaxmir Askea") eskualdearen barnean dago.

Hezkuntza

Kotliko Unibertsitatea (کوٹلی یونیورسٹی) dago bertan. Pakistango Presidentearen ordenantza batek eman zion Unibertsitate kategoria 2014an[4].

Ondasun nabarmenak

Honako hauek dira Kotlik dituen toki aipagarrienak:[1]

  • Lala urjauzia
  • Tharochi gotorlekua
  • Tatta Paani ur termalak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) WIK. (2020-08-18). «Kotli Kashmir Pakistan Travel places like Waterfalls and Forts» How 2 Have Fun (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  2. Hutchison, J.. (1994). History of the Panjab hill states. Asian Educational Services ISBN 81-206-0942-5. PMC 34186922. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  3. Effendi, M. Y.. (2007). Punjab cavalry : evolution, role, organisation, and tactical doctrine : 11 Cavalry (Frontier Force), 1849-1971. Oxford University Press ISBN 978-0-19-547203-5. PMC 212908145. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  4. «University of Kotli Azad Jammu and Kashmir» www.uokajk.edu.pk (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.