Kostas Karamanlis
Konstantinos Alexandrou Karamanlis, Kostas Karamanlis bezala ezaguna (grezieraz: Κώστας / Κωνσταντίνος Καραμανλής; 1956ko irailaren 14a), Greziako Demokrazia Berria alderdiko burua eta Lehen Ministroa izandakoa (2004 – 2009).
2004ko martxoaren 7an egindako Parlamenturako hauteskundeak irabazi ondoren, Greziako Lehen Ministro kargua hartu zuen. Berriro irabazi zuen 2007ko hauteskundeetan. 2008ko abenduan, bere gobernuak aurre egin zion Grezia osoan zehar egon ziren istiluei; milaka lagunek manifestazioak burutu zituzten Greziako hirietako kaleetan klase politikoaren aurka azaltzeko.
Krisi-ekonomikoak eraginda, hauteskunde aurreratuak egon ziren, 2009ko urriaren 4an, eta Demokrazia Berria alderdiak inoiz izandako emaitzarik txarrenak lortu zituen. Horren ondorioz, Karamanlisek alderdiko buru kargua utzi zuen.
Bere osaba Konstantinos Karamanlis izan zen, 14 urtez Greziako Lehen Ministro ere izandakoa, eta beste 10 urtez Greziako Presidentea.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kostas Karamanlis |
- (Gaztelaniaz) CIDOB Foundationek egindako biografia