Costa Rica

Costa Rica,[1] ofizialki Costa Ricako Errepublika (gaztelaniaz: República de Costa Rica, reˈpuβlika ðe ˈkosta ˈrika ahoskatua), Erdialdeko Amerikako estatu burujabea da, Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean dagoena. Mugakide ditu Nikaragua, iparraldean, eta Panama, hegoaldean. 51.100 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 4,8 milioi biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri populatuena San Jose da. Alajuela, Cartago, Heredia, Limon eta Puntarenas dira beste hiri nagusiak.

Costa Ricako Errepublika
República de Costa Rica
Ereserkia: Costa Ricako ereserkia
Goiburua: ¡Vivan siempre el trabajo y la paz!
("Gora beti lana eta bakea!")

flag of Costa Rica (en) Itzuli

coat of arms of Costa Rica (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaSan José
9°55′57″N 84°4′46″W
Azalera51.100 km²
Punturik altuenaCerro Chirripó (en) Itzuli (3.820 m)
Punturik sakonenaKaribe itsasoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakPanama eta Nikaragua
Administrazioa
Costa Ricako presidenteaRodrigo Chaves (en) Itzuli
Costa Ricako presidenteaRodrigo Chaves (en) Itzuli
LegebiltzarraLegislative Assembly of Costa Rica (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria5.044.197 (2022)
−118.841 (2021)
Dentsitatea98,71 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,819 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak53.761 (2015)
Alfabetizazioa% 97,41 (2011)
Bizi-itxaropena79,831 (2016)
Giniren koefizientea49,3 (2020)
Giza garapen indizea0,809 (2021)
Ekonomia
BPG nominala57.057.372.468,038 $ (2017)
68.382.571,401497 (2016)
BPG per capita11.677 $ (2017)
−90 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa83.936.486.033 nazioarteko dolar (2017)
4.182.000.531 (2016)
BPG per capita EAPn17.109,751 nazioarteko dolar (2017)
690,153 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala4,3 % (2016)
Erreserbak7.149.834.513 $ (2017)
−423.971.979 (2016)
Inflazioa0,8 % (2016)
−9,7 (2015)
Historia
Sorrera data: 1821
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+506
ISO 3166-1 alpha-2CR
ISO 3166-1 alpha-3CRI
Ordu eremua
Elektrizitatea120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli eta NEMA 5-15 (en) Itzuli
Internet domeinua.cr
visitcostarica.com…

Espainiaren kolonia izan zen, eta 1821. urtean egin zen independente. Independentziaren lehen urteetan istilu handiak izan ondoren, 1889. urtean demokrazia baketsuko aldia hasi zen, bi bider bakarrik eten dena: 1917-1919 urteetan diktadura bat egon zen agintean, eta 1948an altxamendu militar bat gertatu zen. Herrialdea aspaldidanik izan da neutrala nazioarteko politikan. Ez du armadarik (Guardia Nazionala arduratzen da barne segurtasunaz) eta Latinoamerikako politika sistema egonkorrena du.

Geografia

Mugak

Costa Rica Erdialdeko Amerikako istmoan dago, ipar latitudeko 8° eta 12° artean, eta mendebaldeko longitudeko 82° eta 86° artean. Iparraldean Nikaraguarekin du muga, ekialdean Karibe itsasoarekin, hegoaldean Panamarekin eta mendebaldean Ozeano Barearekin. Karibeko itsasertza 212 kilometro luze da, eta Ozeano Barekoa 1.016 kilometro luze.

Erliebea

Costa Ricako erliebea

Herrialde menditsua da, eta gehiena 900 eta 1800 metro arteko garaieran dago. Hiru mendikatek zeharkatzen dute herrialdea ipar-mendebaldetik hego-ekialdera: Guanacasteko mendilerroa, Erdialdeko Mendilerroa (Irazú sumendia, 3.432 metro) eta Talamancako mendilerroa (Chirripo Grande, 3.819 metro). Mendikate horien guztien artean dago Erdialdeko Harana izeneko goi-ordokia. Bertan bizi da jende gehiena.

Hidrografia

Karibeko isurialdeko ibai nagusia San Juan da, Nikaraguarekin muga egiten duena; Sarapiquí, San Carlos eta Pocosol dira haren adarrak. Reventazón (145 kilometro) eta Sixaola (146 kilometro) ere Karibe itsasora isurtzen dira. Pazifikoko isurialdean Tempisque (144 kilometro), Tárcoles (111 kilometro) eta Térraba (160 kilometro) dira garrantzitsuenak.

Klima

Klima tropikal eta hezea da ekialdeko kostaldeko ordokietan, eta hotzagoa barnealdean, altuera dela-eta.

Natura erreserbak

Costa Ricak natur erreserba ugari ditu eta Ertamerikako biodibertsitate osoaren % 75%. 1970ean, Costa Ricakak bere parke nazionalen sistema sortu zuen. Costa Ricak bere lur-masaren proportzio handia mantendu du parke nazionaletan, beste edozein herrialdek baino askoz gehiago, Costa Ricako legeen arabera, parke nazional gisa babestutako eremuen %10,27 baitu. Beste %17, erreserba, basa-bizitzako babesleku eta eremu babestuetarako.

Hainbat ekositema eta biotopo gordetzen dira parkei eske: oihan tropikalak, baso lehorrak, mangladiak, baso hodeitsuak, itsas erreserbak eta askotariko hezeguneak.

Gaur egun, Costa Ricako 26 parke nazional daude, eta guztiak Costa Ricako Kontserbazio Eremuen Sistema Nazionalaren bidez administratzen dira, edo SINAC, Ingurumen eta Energia Ministerioaren saila, MINAE. Costa Ricako parke babestuek, babeslekuek eta erreserbek herrialdearen lurralde osoaren %25 baino gehiago hartzen dute. Parke horietako batzuk Costa Ricako parke nazionalen sistemen artean daude.[3]

Erreserba esanguratsuenak hauek dira: Carete ondartza, Carara, Cabo Blanco, Arenal sumendia, Miguel Antonio, Monteverde, Tortuguero, Corcovado, Drake badia, Poas sumendia, Cahuita, Rincón de la Vieja, Río Ceste, Bahía Ballena, Caño Negro, Isla del Coco, Braulio Carrillo, Irazú, Palo Verde, Barra Honda, Gandoca Manzanillo, La Amistad, Cerro Chirripó, Santa Rosa, Turrialba sumendia, Tenorio sumendia.


Historia

Ujarrásko eliza, 1686-1693 bitartean eraikia. Cartago probintzia

Espainiarrak iritsi baino lehen, Antilletako herriak bizi ziren Costa Rican, huetar, chorotega, guatuso, bribri, miskito eta boruca etniakoak. Kristobal Kolon 1502. urtean iritsi zen, eta 1520an konkistatzaile espainiarrek menderatu zituzten bertako herriak. Urte horretan, 27.000 indiar bizi ziren herrialdean; 1567an 13.000 indiar zeuden espainiarren mendean. Konkistatzaileen nagusitasuna onartu ez zuten indiarrak borrokan segitu zuten XVII. mendera arte. XVII. mendearen hasieran, 7.000 lagun ziren, eta XVIII. mende bukaeran ehunka batzuk baizik ez Costa Rica osoan.

Guatemalako Kapitaintza Nagusiaren mendeko lurraldea izan zen Costa Rica, 1821. urtean Espainiatiko independentzia adierazi zuen arte (Mexikoren barnean), eta independentzia ofiziala 1839an eskuratu zuen. Hurrengo urteetan, Mexiko eta AEBetako interesen menpe ibili zen. XIX. mendean kafea bihurtu zen Costa Ricako diru iturri nagusia eta Estatu Batuetako United Fruit konpainiak banana sail handiak landatu zituen bertan. XIX. mendeko bigarren erdialdean aipatzekoak dira Santa Rosa eta Rivasko guduak, burujabetzaren alde egindakoak. XX. mendean, hiru aldiz gertatu ziren konstituzioaren aurkako mugimenduak, 1917, 1919 eta 1948an. Azken urte hartan, gerra zibila piztu zen, eta Jose Figueres Ferrer politikariaren aldekoak irten ziren garaile.

Azken urteak

1979tik aurrera, Nikaraguako Gerra Zibilak eta eskualde osoa ia hamar urtez astindu zuen krisi larriak eragin handia izan zuten Costa Rican, sandinisten kontrako oposizioko jende askok bertara jo baitzuen babes bila. Óscar Arias lehendakari sozial-demokrataren ekimenez hasi ziren Erdialdeko Amerikako herrialdeak negoziazioak egiten eskualde hartako gatazkak konpontzeko. Ariasen bake plangintza 1987an jarri zen abian, eta hori zela-eta Bakearen Nobel saria eskuratu zuen 1987. urtean.

1990. urtean PLN alderdiak hauteskundeak galdu zituen, eta Rafael Ángel Calderón Batasun Sozial Kristauaren alderdikoa (PUSC) izan zen garailea, legebiltzarrean gehiengo erosorik ez zuela. 1994ko hauteskunde orokorretan, berriz ere PLN alderdiak hartu zuen aurrea oso alde txikiarekin, eta José Maria Figueres hautatu zuten lehendakari. Bi alderdien txandakatze etengabe horretan, alderdi batek beste alderdiaren lana eragozten zuen; alderdi txikiek erabakitzen zuten legebiltzarreko oreka, eta gero eta ugariagoak ziren eskualde txikien interesen defentsan ziharduten higikundeak. Alabaina, Miguel Ángel Rodríguez lehendakariak (PUSC, 1998an hautatua), hasiera hobea izan zuen bere agintaldian, hain zuzen ere harreman onak zituelako oposizioarekin: izan ere, PLNko kideak jarri zituen gobernu berriaren postu garrantzitsuetan.

2002. urtean alderdibitasun horren gainbehera hasi zen, indar politiko berriek gero eta indar handiagoa baitzuten, Acción Ciudadana eta Movimiento Libertario alderdiek batez ere. Hainbaten ustez, bi alderdi tradizionalen lehendakari ohien eta goi mailako agintarien ustelkeriaren ondorio izan da egoera hori. Eskandalu politiko handienetako bat 2007. urtean sortu zen, jakin zenean gobernuko zenbait agintarik hainbat gomendio egiten zizkiotela lehendakariari, hala nola, Hauteskundeetako Auzitegi Gorenaren araudiak saihestea, Hugo Chávez, Fidel Castro eta Daniel Ortegaren esku-hartzeari buruzko beldurra eragitea, eta NAFTArekin bat egiteko erreferendumean kontrako jarrera adierazten zuten kantonamenduak zigortzea.

Gobernua eta administrazioa

Politika

1949ko konstituzioaren arabera, Costa Rica errepublika presidentzialista da. Errepublikako presidentea da estatuburu eta gobernuburua; boto zuzenaz hautatzen da, lau urteko agintaldirako. Biltzar legegileak (gaztelaniaz: Asamblea Legislativa de Costa Rica) 57 kide ditu, ororen bozkatzez aukeratzen direnak lau urtetik behin.

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Costa Ricaren banaketa administratiboa»
Probintzia ISO 3166-2[4] Hiriburua Kantonamenduak Barrutiak Biztanleria[5] Eremua
km²
1 Alajuela CR-A Alajuela 16 115 848.146 9.757,53
2 Cartago CR-C Cartago 8 51 490.903 3.124,67
3 Guanacaste CR-G Liberia 11 59 326.953 10.140,71
4 Heredia CR-H Heredia 10 47 433.677 2.656,98
5 Limón CR-L Limón 6 29 386.862 9.188,52
6 Puntarenas CR-P Puntarenas 11 60 410.929 11.265,69
7 San José CR-SJ San José 20 123 1.404.242 4.965,90

Demografia

Biztanleria

Costa Ricako gurdi tradizionala
Trafiko seinalea Costa Rican

2016an 4.857.274 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 22,6 dira; 15-24 urte bitartekoak % 16,3; 25-54 urte bitartekoak % 44; 55-64 urte bitartekoak, % 9; eta 65 urtetik gorakoak, % 7,8[6]. Bizi itxaropena 78,7 urtekoa da, 76,1 urtekoa gizonezkoena eta 81,5 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak). Biztanle gehien-gehienek (% 97,8) irakurtzen eta idazten dakite.[6]

Etniak eta hizkuntzak

Biztanle gehienak, % 83,6, zuri edo mestizoak dira; mulatoak % 6,7 dira, indigenak % 2,4, eta beltzak % 1,1 (2011ko zenbatespenak).[6]

Hizkuntza ofiziala espainiera da; Jamaikako ingeles kreolera ere hitz egiten da, Puerto Limónen inguruan batez ere, eta txibtxa familia amerindiarreko hiztunak geratzen dira komunitate indigenetan,

Heri indigenak

Herrialdean zortzi herri indigena bizi dira: Huetar, Maleku, Bribri, Cabécar, Brunka, Ngäbe, Bröran eta Chorotega herriak. Guztien arteanb biztanleria osoaren % 2,4 osatzen dute. 2010eko errolda nazionalaren arabera, ehun mila pertsona inguruk beren burua indigena gisa aitortzen dute[7].

Lurralde nazionalaren % 6,7 (3.344 km2) 24 lurralde indigenek okupatzen dute, nahiz eta azalera hori sortzeko dekretuetan soilik agertzen den, eta zati handi bat okupatzaile ez-indigenek hartzen duten. 24 lurralde indigenena 1950eko hamarkadako dekretu batzuetatik dator, eta ustez 1977ko lege batek fondoak eman behar zituen Estatuak eros zitzan lurralde horietako lurrak indigenen esku uzteko, baina erosketa horiek ez dira gauzatu.

Biztanleriaren % 20 inguru pobrezia-mailaren azpitik bizi den herrialde batean, ehuneko hori zifra kezkagarrietara iristen da herri indigenen kasuan: Cabécar % 94,3; Ngäbe % 87,0; Bröran % 85,0; Bribri % 70,8; Brunka % 60,7; Maleku % 44,3; Chorotega % 35,5 eta Huetar % 34,2.

Zenbait erakundetan antolatu dira indigenak 21. mendean: Mesa Nacional Indígena de Costa Rica (MNICR), Frente Nacional de Pueblos Indígenas (FRENAPI), Red Indígena Bribri-Cabécar (RIBCA), Asociación Ngäbe del Pacífico, Asociación Regional Aborigen del Dikes (ARADIKES), Foro Nacional de Mujeres Indígenas eta Movimiento Indígena Interuniversitario delakoa[7].

Erlijioa

2013ko zenbatespenaren arabera, katolikoak % 62 dira, protestanteak % 21, eta erlijio gabeak % 9.[8]

Ekonomia

Kafe sailak Orosin (Cartago)

Costa Ricako oinarrizko ekonomia egonkorra da, eta hiru arlo nagusi ditu: turismoa, nekazaritza eta elektronika gaien esportazioa. Azken urteetan asko murriztu da pobrezia, eta aseguru sozialeko sare indartsua garatu da. Ekonomiaren hazkundea handia izan da 2010etik aurrera: % 3,7 (2014an), %4,7 (2015ean) eta % 4,3 (2016an).[6]

Banana, kafea, azukrea eta aratxekia dira esportazio-gai nagusiak. Inflazioa % 0,8 izan zen 2015ean. Langabezia tasa ez da batere handia (2016an, % 9,3), baina azpienplegu asko dago. Bestalde, gobernuaren defizit handiak barne zor oso handi baten interesak ordaindu beharrak areagoturik, gizarte zerbitzuen kalitateari eusteko ahaleginak moteldu ditu. Inflazioa menderatzea, defizita murriztea eta sektore publikoaren eraginkortasuna hobetzea dira gobernuaren egun erronka nagusiak.

Zezen enkantea

Costarricar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. World Population Prospects: The 2017 Revision, esa.un.org
  3. (Gaztelaniaz) «Parques Nacionales Costa Rica» CostaRica.Org (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  4. Provinces of Costa Rica. statoids.com (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
  5. X Censo Nacional de Población y VI de Vivienda 2011. Resultados generales. inec.go.cr (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
  6. The World Factbook: Costa Rica, cia.gov
  7. «El Mundo Indígena 2021: Costa Rica - IWGIA - International Work Group for Indigenous Affairs» www.iwgia.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  8. Las religiones en tiempos del Papa Francisco, liportal.de
  9. Censo del 2011. Instituto Nacional de Estadística y Censo, inec.go.cr (Noiz kontsultatua: 2017-12-16).

Kanpo estekak


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.