Kosi
Kosi[1] —Koshi[1] grafia ere aski zabaldua dago— (hindiz Kosi कोसी नदी, nepaleraz Koshi कोशी नदी edo Sapta Koshi सप्तकोशी), Nepal eta Indiako ibaia da, nahiz eta bere erreka batzuen iturria Tibeten ere badagoen.
Kosi Koshi, Saptakoshi (ne) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 729 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°54′37″N 87°09′42″E |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Province of Nepal | Madhesh Province |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 29.400 km² |
Arro hidrografikoa | Ganges Basin (en) |
Bokalea () | Ganges |
Geografia
Nepalen Kosi Gunea zeharkatzen du eta Indian Bihar estatua. Ganges ibaiaren iparraldeko ibaiadar garrantzitsuena da Gandaki ibaiarekin batera. 729 km-ko ibilbidea egiten du eta ibaiaren arroa 95.156 km²-koa da. Zazpi ibaik osatzen dute Kosi ibaia, honako hauek dira hain zuzen ere: Sun Kosi (nepaleraz सुनकोशी), Tamakoshi (तामाकोशी), Dudh Kosi (दुधकोशी), Indravati (इन्द्रावती), Likhu (लिखू) eta Tibetetik datozen Arun (अरुण) eta Tamur (तमोर).
Uholdeak
Montzoi garaian ur maila eta abiadura asko igotzen zaio eta Bangladeshen ondoren uholdeen erruz munduan hiltzen den jende kopuru handiena hiltzen da urtero Kosiren ertzetan. Uholdeok ibaiaren ibilbidea aldatu egiten dute eta azken 250 urtetan 120 kilometro egin du mendebalderantz.
Parke Nazionalak
- Sagarmatha Parke Nazionala: Everest mendiaren hegoaldeko lepoa, Lhotse, Cho Oyu eta inguruko Himalaia eremua hartzen ditu, 2.845 altuerarate jeisten delarik. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1976an.
- Kosi Tappu Basabizitzaren Erreserba: Terai lautadaren ekialdean dago, Kosi ibaiaren eremu alubialetan bizi diren hegazti espezie ugari babesteko sortu zen 1979an.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).