Kosciuszko mendia

Kosciuszko mendia, ofizialki ingelesez Mount Kosciuszko eta Australiako aborigenek Tar Gan Gil[2] deitua, Australia geografikoko[3] mendirik altuena da.

Mount Kosciuszko
Datu orokorrak
Garaiera2.228 m
Prominentzia2.228 m
Motamendi
EponimoaTadeusz Kościuszko
Geografia
Map
Koordenatuak36°27′21″S 148°15′49″E
Honen parte daZazpi Gailurrak
MendikateaSnowy Mountains (en) Itzuli
Estatu burujabe Australia
Australiako estatu Hegoaldeko Gales Berria
Babestutako-eremuaKosciuszko National Park (en) Itzuli
Leku geografikoaMain Range (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoeraBertakoek. Europarren artean Paweł Edmund Strzelecki poloniarrak 1840an[1].
Ohiko bideaCharlotte Pass-etik.
Geologia
Material nagusiaArroka metamorfiko
GaraiaSiluriar
Australiar Alpeetako mapa.

Kokapena

Snowy Mountains edo "Mendi Elurtsuetan" dago; mendikate hau Australiar Alpeen barruan dago eta aldi berean hau Australiako ekialde ia osoa iparraldeko Queenslandetik erdialdeko Victoriara doan Mendikate Banatzaile Handiaren (Great Dividing Range) zatia da.

Bere izena daraman Parke Nazionalaren barnean dago, Hegoaldeko Gales Berria estatuan Victoriarekiko mugatik hurbil.

Izenak

Aborigenek mendiarentzat duten izena[4] Tar Gan Gil edo Targangil da, beste forma batzuk agertzen badira ere[5]; azken urteetan toponimoa ikusgarritasuna irabazten ari da eta bigarren forma eski-gune batena da. 2005ean Hegoaldeko Gales Berrian izena koofizial bihurtzeko proposamena luzatu zen baina poloniar jatorriko australiarren presioagatik ez zen onartu[6].

Paweł Edmund Strzelecki poloniarrak[7] izendatu zuen horrela Tadeusz Kościuszko bere herriaren heroi nazionalaren omenez. Lehen garaietan grafia sinplifikatua erabiltzen zen eta Kosciusko idazten zen[8]; 1997an onartu zen Kosciuszko idazkera, polonierazkotik (Kościuszko) hurbilago.

Jatorrian Kosciuszko mendiaren ondoan dagoen beste mendi baten izena zen, baina neurketen ondorioz Townsend mendia (Mount Townsend) altuena zela ondorioztatu zen eta beraz izenak elkartrukatu zizkieten, altuena Kosciuszko izan dadin[9].

Ahoskera ere australiar anglo erara egiten da, ez polonieraz egokitu beharko zen bezala[10].

Gailurrerako bidea

Australiako mendi askoren moduan teknikoki erraza da gailurrera heltzea. Charlotte Passeraino errepidea dago eta hortik 8 bat kilometrotan ibiliz tontorrera hel daiteke. 1976 arte Rawson's Passeraino ere heltzen ziren ibilgailuak baina ingurumena babestearren aukera hori itxi egin zen.

Thredbotik ere igo daiteke berebiziko konplikazio teknikorik gabe; bide biek bat egiten dute Rawson's Passen; 2007an bertan Australiako komun publikorik altuena (2100 m) zabaldu zen. Egun 100000 bat lagunek bisitatzen dute mendia udan eta horrek kezka handia sortu du.

Mount KosciuszkoMount TownsendSnow pole lineSnow pole lineSnow pole lineHead waters of the Snowy RiverKangaroo Ridge
Kosciuszko mendia
Townsend mendia (atzean eta hodei batek ilunduta)
Elur lerroa
Snowy ibaiaren iturriak
Kangaroo bizkarra, Charlotte Pass

Uharte-kontinenteko sapaia

Beti eztabaidan, Australia geografikoki batzuetan uharterik handientzat eta beste batzuetan aparteko kontinentetzat hartzen da. Bi kasuetan Kosciuszko mendirik altuena da; Australiako kontinente geologikoan Nemang Kawi (Puncak Jaya indonesieraz, 4884 m) litzateke altuena. Hori dela eta "Zazpi gailurrak" (ingelesez Seven Summits) zerrendan, non kontinente bakoitzeko tontorrik altuena agertzen den, bata edo bestea egon ohi da[11].

Munduko kontinenteetako zazpi gailurren grafiko bat ingelesez.

Australiak administratiboki kontrolatzen edo kontrolatu nahi dituen lurralde bitan daude mendi altuagoak:

Ozeania mailan Zeelanda Berriko Aoraki ere (3754 m) erruz gailentzen zaio; baina beste alde batetik Mauna Kea sumendia dago Hawaii uharteetan, zeina, itsaso-azpiko mailatik neurtuta (ez bakarrik lurrazaleko uharteko itsas-mailatik), munduko mendirik altuena litzatekeen, 9.966 metro itsasoaren hondotik, 4.205 meters itsas-mailatik[12].

Erreferentziak

  1. Lehen igoera erregistratua baina posible da beste batzuk lehenago egon izana: Lhotsky izeneko bat 1834an, zenbait artzain...
  2. Targangil grafia ere aurki daiteke.
  3. Ikus Uharte-kontinenteko sapaia atala artikuluan.
  4. Ikus adibidez SummitPost
  5. Ikus esaterako frantsesezko wikipedian.
  6. Izen aborigena ipintzeko proposamenaz.
  7. Batzuetan ingelesez '"Paul Edmund Strzelecki" izenez ere ezaguna.
  8. Ikus adibidez Australia Road Atlas HEMA, Logan City, 1995. Midnight Oil musika taldeak Kosciusko kanta publikatu zuen 1984ko Red Sails in the Sunset diskoan.
  9. Hemen irakur daiteke trukaketaren berria.
  10. «Mount Kosciuszko - Academic Kids» academickids.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  11. Reinhold Messnerren zerrendan Nemang Kawi dago, Richard Bassenean Kosciuszko.
  12. (Ingelesez) Society, National Geographic. (2013-04-08). «Mauna Kea» National Geographic Society (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.