Korzhenevskaya gailurra
Korzhenevskaya gailurra, Pamir mendikateko hirugarrebn mendirik garaiena da, Tajikistanen. 7.105 metroko garaiera du.
Korzhenevskaya gailurra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 7.105 m |
Prominentzia | 1.650 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°03′21″N 72°00′42″E |
Mendikatea | Akademiya Nauk Range (en) |
Estatu burujabe | Tajikistan |
Region of Tajikistan | Errepublikarekiko mendekotasunpeko barrutiak |
District of Tajikistan | Lakhsh District |
Evgenia Korzhenevskayaren omenezko izena darama, hain zuzen ere, 1910eko abuztuan mendia topatu zuen Nikolai Korzhenevskiy errusiar geologoaren emaztea zena.
1953an B. Ugarov, A. Dimitriev, A. Goziev, A. Kovyrkov, L. Krasavin, E. Ryspajev, R. Sielidzanov eta P. Skorobogatov zortzi sobietar mendizaleek lehenbizikoz igo zuten.
Xabier Ormazabalek, bestela, ohiko bidetik eta bakarrik igo zuen 2004ko abuztuaren 5ean. Bosgarrena eta azkena zen SESB ohiko bost tontorren artean, eta hari esker Elur-lehoinabar saria lortu zuen.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Korgenewskaya "Peakware" webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.