Kortxo-kentzeko
Kortxo-kentzekoa botila, flasko eta poteak ixteko erabiltzen diren kortxozko tapoiak kentzeko tresna da, heldulekua duen metalezko helize batez osatua. Helizea bueltaka sartzen da kortxoan eta hortik tiraka egiten da kortxoa ontziaren ahotik ateratzeko.
Ezaguna da Euskal Herrian ekoiztutako palanka bikoitzeko BOJ kortxo-kentzekoa, Eibarren diseinatua eta ekoitzia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.